2014/01/30

Teatro: JUANA, LA REINA QUE NO QUISO REINAR Antzerkia



Ostiralean, iluntzeko 20,30ean, Serantes Kultur Aretoan 12 euroren truke (8€ bazkidea izanda) hurrengo antzezlan hau ikusteko aukera izango dugu

Antzerkia:  Ostiralean, “JUANA, LA REINA QUE NO QUISO REINAR”
 Andaluziako Histrion Konpainiako antzezlea den Gema Matarrazek (Andaluziako aktore hoberenaren sari nagusiaren irabazlea) Gaztelako Juanaren bizitzari buruzko monologo hunkigarria egingo du, bere ahotsaren modulazio eta helarazten duen sentimenduaren bidez ikuslea, nolabait, harrapatuz.
JD Caballerok, antzezlanaren zuzendariak, emandako erritmo egokiari esker ikuslearen interesa amaiera arte mantentzea lortuko da.
Antzezlanean Gaztelako erregina honen bizipenak taularatuko dira, eta ikusleak Fernando Katolikoaren gortera eta Juana Eroaren barneko mundura eramango gaitu oso modu sinesgarrian, buruan koroa daraman emakumearen nortasuna, baloreak, gogoa eta oinazeak ezagutaraziz.
Antzezlana gau bakar batean gertatuko da, erregina 46 urtez giltzapetuta bizi zen gelan, non hildakoekin hitz eginez bizi izandakoak gogoratuko dituen, bere patua ezarri zioten horiek baino urte gehiagoz bizi izan baitzen.
Oholtzan egongo den argi bakarra kandela handiek emandakoa izango da, bere bizitzaren iluntasuna eta tristuraren isla.
Bi pertsonaia ikusiko ditugu: Juana Eroa eta hitz bakar bat ere esan gabe, erreginaren oinarrizko beharrak aseko dituen fraide bat.
Juana Eroaren historia zinera, antzerkira eta telebistara sarritan eraman den arren (produkzio handiak eta guzti) antzezlan hau desberdin agertuko zaigu, eszenaratze eta interpretazio intimista baten bidez, ezagutarazi egingo baitigu erregina baino, emakumea izan nahi izan zuen pertsona.
 Bideo ikusteko klikatu hemen: http://www.serantes.com/agenda/detalle.php?id=555

 

 

Este viernes a las 20:30 horas, en el Serantes Kultur Aretoa con un precio de socio/a de 8 euros  y para el público en general de 12 €:

 

Teatro: JUANA, LA REINA QUE NO QUISO REINAR


Gema Matarraz, una de las intérpretes de la Cía Histrión de Andalucia, que tiene en su haber el Primer Premio de Andalucía a Mejor Actriz, en esta obra hace un monólogo sobrecogedor de parte de la vida de Juana de Castilla. Su  interpretación atrapa al espectador por: la modulación de su voz y el sentimiento que transmite.
J.D. Caballero, Director de la obra, imprime un ritmo adecuado, capaz de mantener el interés del espectador.
Se trata de un relato de los hechos  que  acaecieron a esta reina de Castilla y la forma en cómo los vivó que resulta  creíble y  capaz de trasladar a los espectadores a la corte del rey católico Fernando y al mundo interior de Juana la Loca, mostrando la personalidad, los valores, anhelos y sufrimientos de la mujer que hay bajo la corona.
La acción se sitúa en una noche  de reclusión en la que vivió esta reina durante 46 años y está ambientada en una habitación, donde recrea sus recuerdos hablando con sus muertos, ya que sobrevivió a todos aquellos que marcaron su destino.
La iluminación está apoyada por grandes velas que   reflejan la obscuridad y la tristeza con que vivió los acontecimientos de su vida.
Los personajes en escena son dos: Juana La Loca y un monje que sin mediar palabra cubre las necesidades básicas de la reina.
La historia de Juana “La Loca” se ha visto reflejada en innumerables ocasiones en cine, teatro y televisión y ha contado con grandes producciones, pero en esta obra hay una puesta en escena intimista, que está apoyada sobre todo en la interpretación y nos muestra a una persona que quiso ser antes mujer  que reina.

Para ver vídeo puedes clicar aquí: http://www.serantes.com/agenda/detalle.php?id=555

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Se ha producido un error en este gadget.