2014/09/10

Segunda edición de SANTURTZINE

Bigarren urtez SANTURZINEk Santurtzi osoa zine-zaletasunean murgiltzeko asmotan jarraitzen du, jakinda filmak gusturago ikusten direla lagunduta. Estreinaldia ostiralean, hilak 5, izango da Café Miramar kafetegian eta bertan Borja Kobeagak 2013an egindako "Democracia" film laburra ikusiko dugu. Hasiera-ekitaldiko film honekin batera, lehiaketatik kanpo bera, parte hartuko duten beste bost film izango ditugu ikusgai bi sail ofizialetan (Santurtzi eta Nazionala).

Hurrengo 6 ostiraletan ere film-saioa izango dugu Cayo Triste, Harold, Kai Berri, Wagon, Sound Place, Cafe Music eta La oficina de Txutxi tabernetan. Lokal hauetan lehiaketaren 2. edizioaren egitarau ofiziala osatzen duten ia 50 film laburrak ikusteko aukera izango dugu, norgehiagoka arituko direnak 8 kategoriatan bantutako 3.000 euroak lortzeko.

Santurtzi sailean, jaialdiaren bihotza bera, herrian filmatutako 21 film laburrek hartuko dute parte, lehenengo edizioan baino askoz ere film gehiagok. Sail Nazionala, berriz, aurten berria, 40 lanez osatuta dago, Estatu osotik igorritako 700etatik aukeratu direnak.

Sail Paraleloa ere berria eta berezia da. Bertan sailkatzeko zailak diren harribitxiak bildu dira, beharbada ez dira publiko ororentzat, baina zine alternatiboa gogoko dutenek ederto pasatuko dute horiek ikusiz. Film labur bakoitzak bere ezaugarri propioa du: gore estilokoak, eskandaluzkoak edo ausartak izan daitezke, aurrekontu txikikoak edo sormen ikaragarrizkoak. Film hauetan nagusia Manuel Ortega Lasagak 2014an egindako "Dientes de oro" da, Malagako zine-jaialdian eman ostean, Santurtzin lehiaketatik kanpo dugun filmetako bat hain zuzen. Filma Harold tabernan ikusi ahal izango da larunbatean, hilak 13, gautxorientzako saioan (24:00).

SANTURZINE gure herrian izango dugun hilabete eta erdian hainbat jarduera osagarri jarriko dira abian herria zinez jantzi eta apaintzeko. Horietan azpimarragarriena irailaren 12tik 25era Casa Torre Jauregian egongo den erakusketa da, zine eta kulturako ikonorik garrantzitsuenei buruzko apar-gomaz egindako panpinak alegia.

Irailaren 15 eta 19 arteko asterako beldurrezko aste berezia antolatu dugu FDVS, Teatro Begira eta Balú Hair Trendsekin batera. Astelehenean, hilak 15, zonbi karakterizatzeko tailerra egingo da, eta bertan landutakoa kalean ikusgai jarriko da ostiral arratsaldean, orduantxe inbadituko baitute zonbiek Santurtzi.

Juan XXIII, Mendizabal Kapitaina edo Santurtziko parkean hainbat ikuskizun eta performance jarriko dira. Herritar guztiek (santurtziarra izan zein ez) izango dute parte hartzeko aukera, bizidun hilotzak bailiran makilatu eta gertakizunetako partaideak izango dira. Den-dena arratsaldeko 4etatik aurrera. Egun horretan bertan, iluntzeko 9etatik aurrera, beldur ukitudun film laburren emanaldia egongo da Kai Berri tabernan.

SANTURZINE 2014 jaialdia urriaren 18an amaituko da. Egun horretan ekitaldi berezia izango dugu Oscar Terol aktore eta gidoigilearen eta Susana Porras kazetariaren eskutik. Ekitaldian emanaldi eta hainbat sari ez ezik, Felix Linares ETBko "La noche de..." saioko aurkezleari Ohorezko Saria emango zaio, bigarren edizio honen beste berrikuntza bat.

Blue Karramarrokook, jaialdiaren antolatzaileok, ilusioz, indarrez eta Santurtzi suspertu eta zine-zaletasunez girotzeko gogoz helduko diogu jaialdi honi, egitasmo hau zabaldu eta gero eta urrunago hel dadin.





Para su segundo año, el SANTURZINE mantiene sus intenciones de envolver a Santurtzi en pasión por el cine y sabiendo que el cine se disfruta más en compañía. Este viernes 5, la mostra santurtziarra tiene su noche de estreno en el Café Miramar con ‘Democracia’ (Borja Cobeaga, 2013) como cortometraje de apertura, que se exhibe fuera de concurso y al que acompañarán otros cinco de las dos secciones oficiales, la Santurtzi y la Nacional.

A esta primera noche de viernes le seguirán otras seis en los bares Cayo Triste, Harold, Kai Berri, Wagon, Sound Place, Caffe Music y La Oficina de Txutxi. Por estos locales pasarán los casi 50 cortos que forman parte de la programación oficial de la segunda edición del certamen, los cuales compiten por 3.000 euros repartidos en ocho categorías.

La Sección Santurtzi, el alma del festival, compite con 21 cortos rodados en el municipio, todo un salto con respecto al primer año. La Sección Nacional, novedad de este segundo año, compila una selección de 40 obras, elegidas de entre las 700 enviadas de todas las partes del país.

Una tercera apuesta es la Sección Paralela, una combinación de joyas inclasificables, quizá no aptas para todo tipo de público y que desde la organización del festival nos vemos tentados a ofrecer a un público con sed de propuestas alternativas. Cada cortometraje es de una madre; gore, escandalosos o atrevidos, de presupuesto mínimo o creatividad desbordada. La cabeza de cartel de esta selección, que se exhibirá fuera de concurso en el bar Harold y en sesión golfa (24:00) el sábado 13, es el demencial ‘Dientes de otro’ (Manuel Ortega Lasaga, 2014), tras su paso por el Festival de Málaga.

El mes y medio del SANTURZINE se verá coronado, como complemento a las proyecciones de los cortos, con una serie de actividades para dar ese necesario broche cinematográfico a la localidad. Destaca, desde el 12 al 25 de septiembre, la exposición Peliñecos en la Casa Torre, una muestra de figuras de gomaespuma que retratan a los mayores iconos del cine y la cultura.

La del 15 al 19 de septiembre será, además, nuestra particular Semana del Terror. En colaboración con FDVS, teatro Begira y Balú Hair Trends, se ofertará el lunes 15 un Taller de Caracterización Zombie, que tendrá su demostración práctica en un impactante evento a pie de calle la tarde del viernes 19, cuando Santurtzi se convertirá en el foco de una invasión zombie.

Zonas como Juan XXIII, Capitán Mendizábal o el parque serán protagonistas de actuaciones y performances. Cualquier vecino del municipio y alrededores podrá ser parte de ellas y ser maquillado como un muerto viviente y tomar acción de los acontecimientos, a partir de las 16h. Ese día culminará con la respectiva proyección de cortos, que tendrán un especial toque de género de terror, a partir de las 21h en el Kai Berri.

El SANTURZINE 2014 cierra sus puertas con la gala de clausura del sábado 18 de octubre. Presentada por el actor y guionista Oscar Terol y la periodista Susana Porras, esa noche estará llena de premios, actuaciones y sorpresas, entre las que destaca la entrega del Premio Honorífico, otra de las novedades de esta segunda edición, que va destinado a Félix Linares, la cara de La noche de... en EITB.

En Blue Karramarro, como organizadores del festival, afrontamos este certamen con ilusión, energía y ganas de agitar Santurtzi y envolverlo con la pasión al cine que está haciendo que este proyecto se mueva para adelante con tanta fuerza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Se ha producido un error en este gadget.