2015/01/22

Zein da Santurtziko zure txokorik gogokoena?



Nork ez du maite bere herria? Harrotasunez “Santurtziarra naiz” esaten dutenak asko dira. Herri guztiak dira ezberdinak eta bertakoak ere bai. Ez da gauza bera barnealdekoa, kostaldekoa, hiria, herria, ... Lekuak bertokoen nortasunean eragiten du. Hau dela-eta, zure Santurtziko txokorik maitatuena zein den jakin nahiko genuke. Horretarako leku honen argazkia eta zergatik gustuko duzun labur azaldu behar duzu.

Zein da saria?

 Kabiezeseko SPArako 2 sarrera.

 Argazkiak interneten ikusgai egongo dira eta gogokoena bozkatu ahal izango da. Bozketan parte hartzen dutenek ere saria izango dute: korrika materiala.

Gehien bozkatuena izango al da irabazlea? Ez, blogean jasotako bozkek, bozka bakarra ordezkatuko dute. Epaimahaian Udal euskaltegia, AEK eta Euskara Zerbitzua ere arituko dira.

Animatu eta parte hartu!

Oinarriak:
-Argazki 1
-Azalpena: euskaraz, 30-50 hitz
-Izen-abizenak eta kontakturako telefonoa
-Aurkezteko epea: urtarrilaren 20tik otsailaren 27ra
-Aurkezteko modua: ezkerraldea@aek.org e-postara bidali.
-Argazki onenaren saria: 2 lagunentzako SPA (Kabiezeseko kiroldegian)
-Bozken saria: korrika materiala
-Sariaren berri: martxoaren 13an ezkerraldeko berbalagunen blogean eta facebooken

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Se ha producido un error en este gadget.