2016/11/08

"Mintzanet" eta "Mintzatu" aurkezpen saioak Santurtzin. Azaroak 22 eta 29an Mamariga Kulturgunean




Mintzanet: "Euskaraz egin nahi duzuen guztiok hemen duzue Mintzanet, munduko edozer txokotan egonda ere euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen proposamen berritzailea. Internet bidez, noiznahi, euskaraz mintzatzen diren lagunak topatuko dituzu. Oso erraza da! Zeuk aukeratuko duzu ordua edo zer gairi buruz hitz egin.
Eta zu, animatuko euskara hobetzen ari direnekin hitz egitera? Eman izena eta sekulako aukera eskainiko diezu beren ingurunea dela-eta euskaraz aritzeko modurik ez dutenei. Hala, gure hizkuntza lantzeko, hobeto ezagutzeko eta gozatzeko aukera edukiko dute." (http://mintzanet.net/zer-da-mintzanet/)
Mintzatu: "Mintzatu euskaraz hitz egiten den munduko leku guztiak elkarlanaren bidez identifikatzea helburua duen proiektua da." (http://www.mintzatu.com/) Sakelekoan eta ordenagailuan erabil daitekeen apilkazioa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Se ha producido un error en este gadget.