2020/12/22

Kutxi Romero y Razkin ofrecerán un concierto muy especial en el Serantes Kultur Aretoa de Santurtzi



Kutxi Romerok eta Razkinek kontzertu berezia eskainiko dute Santurtzin, Serantes Kultur Aretoan

- Kontzertua otsailaren 28an izango da 18:00etan. Aforo mugatua egongo da.

- Sarrerak bihar bertan, asteazkena, jarriko dira salgai, goizeko 10:00etatik aurrera SKAko txarteldegian eta Kutxabank-eko kutxazainetan .

Otsailaren 28a oso egun berezia izango da Santurtziko Serantes Kultur Aretoan, Kutxi Romero (Marea taldeko kantaria) eta Razkin bere laguna (La Fugako kantaria) elkartu egingo baitira kontzertu bikain eta intimoa eskaintzeko gure herriko antzokian. Emanaldia ikusteko aukera bakarra izango da Bizkaian, eta aforoa oso mugatua izateaz gain, osasun-neurriak zorrotz beteko dira partaide guztiek ikuskizuna lasai goza dezaten.

Kutxi Romero (Mareako kantaria), bere hitzetan bandoleroa lanbidez, nortasun handiko artista da. Sormenerako jakinmin ikaragarria izan du beti, bai musikan eta bai literaturan, non orain arte 4 liburu argitaratu dituen.

2019an Mareak Espainiako musikan egin den birarik arrakastatsuenetako bat egin ondoren, marka guztiak apurtu zituen makina bat ikusle bildu zituztelako, Kutxi Romerok beste formatu bateko kontzertuak eman nahi ditu eta oraingoan kontzertu-bira xumea egingo du, zenbait antzokitan kontzertu akustikoak emanez bi adiskide minez lagunduta, Pete eta Juanito gitarrajoleez.

Zer esan daiteke bere kontzertu akustikoez? Dagoeneko 40.000 lagunetik gora izan dira bere bakarrizketa-kontzertuak gozatu dituztenak. Guri bakarka ateratako diskoetako kantak abestuko dizkigu eta musikan figura garrantzitsu bat edo besteren bertsioak ere entzungo ditugu.

Artista gonbidatua ekarriko du, Razkin (Pedro, La Fugako kantaria), nafarra eta lagun handia, zeinak akustikoan (hirukotea) bakarka atera duen proiektuaren kantak aurkeztuko dizkigun.

Razkinek etenaldia egin du La Fugarekiko karreran, bere sormena nolabait aske utzi nahi zuen-eta, rock banda batetik kanpo . Otsailean lehenengo diskoa argitaratu zuen eta kritika bikainak jaso zituen.

Esandakoak esanda, irrikan gaude egun horretan antzokiko oihala jaso eta bi artista hauek eskainiko diguten musika gozatzeko.

Sarrera orokorra 20 eurotan jarriko da salgai, 18 eurotan SKAko bazkideentzat.

- El concierto tendrá lugar el próximo 28 de febrero a las 18h con aforo limitado

- Las entradas a la venta estarán disponibles mañana miércoles a las 10h en los canales Kutxabank y taquillas del SKA

El próximo día 28 de febrero será un día muy especial en el Serantes Kultur Aretoa de Santurtzi, ya que Kutxi Romero (cantante de Marea) y su buen amigo Razkin (cantante de La Fuga) se unirán para ofrecernos un concierto extraordinario e íntimo en el teatro de la villa marinera. Será la única ocasión de ver este show en Bizkaia y además será con un aforo muy limitado cumpliéndose además a rajatabla todas las medidas de seguridad sanitaria para que todos los espectadores puedan disfrutar del show.

Kutxi Romero (cantante de Marea) como suele decir él mismo, de profesión bandolero, artista con una gran personalidad que siempre se ha distinguido por su inquietud compositiva, tanto en la faceta musical (Marea, Kutxi Romero), como literaria, del que ya tiene 4 libros editados.

Después de una de las giras más exitosas de la música española, batiendo records de asistencia de público en España con Marea en el 2019, vuelve a los conciertos más cercanos, se embarca en una pequeña gira de conciertos acústicos por Teatros, en la que irá acompañado de sus dos fieles escuderos a las guitarras, Pete y Juanito.

Que se puede decir de sus conciertos acústicos que no sepan ya más de 40.000 personas que han disfrutado de sus monologo-conciertos. Nos cantará canciones de sus discos en solitario y nos deleitará con alguna versión de algún grande de la música.

Además se lleva como artista invitado, Navarro y amigo, a Razkin (Pedro, cantante de La Fuga), que nos presentará en acústico (trio) las canciones de su proyecto en solitario.

Razkin ha hecho un paréntesis en su carrera con La Fuga, para dar rienda suelta a su composición fuera de una banda de rock. En febrero edito su primer disco del que ha obtenido muy buenas críticas.

Después de lo dicho, lo que queda es que se levante el telón y se empiece a disfrutar de este buen par de ases.

el precio será de 20 euros la entrada general y 18 euros para socios del Ska.