Liburutegia
Zer eskaintzen dugu?
9.000 liburuki baino gehiagok osatzen duten bildumaren mailegua, bere fondoetako aldizkariak, ikus-entzunezko materialak eta komikien bilduma zabala barnean direla, eta lokalean bertan Santurtziko liburutegi guztietako bilduma bibliografiko osoa eskuratzeko aukera. 70 urtetik gorakoa bazara edo aitortutako ezgaitasun bat badaukazu, liburuak zure etxera eramango dizkizugu, baita bertan jaso ere.
44 irakurketa-leku helduentzat eta 24 haurrentzat.
2 ikasgela independente, 2 eta 8 lagun bitarteko taldeek erabil ditzaketenak baterako lanak edo jarduera akademikoak egiteko.
Dokumentuak zuri-beltzean eta koloretan inprimatzea eta fotokopiatzea.
Interneterako sarbidea, ADSL konexioa daukaten mahai gaineko 8 ordenagailu eta lokalean erabiltzeko maileguan eman daitezkeen 3 netbook erabiliz, WIFI konexio eta guzti.
Liburutegian bertan ikus-entzunezko materiala ikustea plasma-pantailaren bidez.
Gainera, Liburutegiak aldian-aldian irakurzaletasuna sustatzeko jarduerak egiten ditu, ipuin-kontalariak, etab.
Zer gehiago jakin behar dut?
Santurtziko Udal Liburutegien Sareko liburutegietara sartzea librea da.
Sareko liburutegiek ematen dituzten zerbitzuak doakoak dira, erreprografia zerbitzua, liburutegi arteko mailegua eta Internet erreserba izan ezik. Tarifak indarreko Zerga Ordenantzan daude ezarrita.
Mailegu zerbitzuetarako bazkide-txartela egin behar da. Txartel hori doakoa da, galtzeagatik berritu behar denean izan ezik.
Ludoteka
Zertan datza ludoteka?
Ludotekaren helburua, besteak beste, haurrei jolasean eta jostailuetan espezializatutako gunea eskaintzea da, jolasean ari direla ikasteko, dibertitzeko eta beren irudimena eta sormena pareko adina daukaten lagunekin garatzeko.
Zein egunetan eta zein ordutan funtzionatzen du?
Ludoteka astelehen, asteazken eta ostiraletan egongo da irekita 17.00etatik 20.00etara.
Nola etor daitezke neska-mutilak ludotekara?
Erabiltzaileek izena eman behar dute, adinaren arabera dagozkien txandetan etortzeko. Honakoak dira txandak: 4-5 urte, 6-8 eta 9-11.