2022/11/17

Badator berriro Euskaraldia Santurtzira



Badator berriro Euskaraldia Santurtzira

850 santurtziarrek eta 43 arigunek baino gehiagok bat egin dute Euskaraldiaren edizio berri honetan, www.santurtziarrak.eus webgunean zein Euskaraldiarenean, eta gaur goizean, datozen 15 egunetan Santurtzin egingo diren ekintzak aurkeztu dira, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskara ikusgarriago egin nahi duen Euskaraldia gizarte-ariketa babesteko. Ekimena bihar, ostirala 18, hasiko da eta abenduaren 2ra arte luzatuko da. Aurten, Euskaraldiaren hasiera Kabiezesko plazan izango da, 19:00etan txupin bat jaurtiz eta horren ondoren elektrotxaranga batek alaituko digu auzoa 21:00ak arte gutxi gorabehera. Hilaren 23an, 9:30etan, herriko euskaltegi bietako ikasleen arteko topaketa egingo da Gernika parkean, herriko ahobizi eta belarriprestak gonbidatuta. Abenduaren 1ean, berbodromoa egingo da Gernika parkean, Bea Egizabalek eta Cesar Markosek gidatuta.

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, kantaldia egingo da Santurtziko zenbait kaletan zehar, Gernika parkean hasi eta Txitxarran bukatuz. Ahots Zuriak taldeak sustatuta, hainbat kantu taldek eta abesbatzek hartuko dute parte: Bihotz Gaztea, Kantu Taldea, Maitia Korala, Santurtzi Kantari, San Jorge Nagusia eta Lagun Zaharrak. Gainera, Santurtziko Txistulari Bandak bidean lagunduko die. Egun berean, 20:00etan, dantza plaza izango da Gernika parkean Patxi Perezen eskutik.

Una nueva edición del Euskaraldia llega a Santurtzi

Más de 850 santurtziarras y 43 arigunes se han unido en esta nueva edición del Euskaraldia y durante la mañana de hoy, se han presentado las acciones que se llevarán a cabo durante los próximos 15 días en Santurtzi para apoyar el ejercicio social Euskaraldia, que busca cambiar los hábitos lingüísticos y hacer más visible el euskera. La iniciativa comienza mañana viernes 18 y se extenderá hasta el 2 de diciembre. Este año, el arranque del Euskaraldia, tendrá lugar en la plaza de Kabiezes con el lanzamiento de un Txupin a las 19:00 horas y tras el txupin se animará el ambiente de la zona con una elektrotxaranga hasta las 21:00 horas aproximadamente.

El día 23, a las 9:30, se realizará un encuentro entre los y las alumnas de los dos euskaltegis en el parque Gernika, al que están invitados todos/as los/as ahobizi y belarriprest de la localidad. Y para el 1 de diciembre se realizará un “Berbodromo” en el parque Gernika conducido por Bea Egizabal y Cesar Markos.

3 de diciembre, Día Internacional del Euskera

El 3 de diciembre, Día Internacional del Euskera, se realizará un recital por algunas calles de Santurtzi, empezando en el parque Gernika y terminando en Txitxarra. Una iniciativa, promovida por Ahots Zuriak, que contará con la participación de varios grupos de canto y coros: Bihotz Gaztea, Kantu Taldea, Maitia Korala, Santurtzi Kantari, San Jorge Nagusia y Lagun Zaharrak. Además, la Banda de Txistularis de Santurtzi los acompañará en el camino. El mismo día, a las 20:00 horas, dantza plaza en el parque Gernika de la mano de Patxi Pérez.

2 comentarios:

  1. "Fantastic blog post! Your insights are truly enlightening, and I appreciate the depth of research that went into crafting such a well-informed piece. Kudos!"
    https://www.discountdrift.com/promotions/

    ResponderEliminar
  2. "Another stellar blog post! Your ability to stay on top of current trends and present them in an informative yet engaging manner is truly admirable. Thank you for keeping your readers well-informed and entertained."
    https://www.couponsstudio.com/all-stores

    ResponderEliminar