Mostrando entradas con la etiqueta euskaraldia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta euskaraldia. Mostrar todas las entradas

2022/11/17

Badator berriro Euskaraldia Santurtzira



Badator berriro Euskaraldia Santurtzira

850 santurtziarrek eta 43 arigunek baino gehiagok bat egin dute Euskaraldiaren edizio berri honetan, www.santurtziarrak.eus webgunean zein Euskaraldiarenean, eta gaur goizean, datozen 15 egunetan Santurtzin egingo diren ekintzak aurkeztu dira, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskara ikusgarriago egin nahi duen Euskaraldia gizarte-ariketa babesteko. Ekimena bihar, ostirala 18, hasiko da eta abenduaren 2ra arte luzatuko da. Aurten, Euskaraldiaren hasiera Kabiezesko plazan izango da, 19:00etan txupin bat jaurtiz eta horren ondoren elektrotxaranga batek alaituko digu auzoa 21:00ak arte gutxi gorabehera. Hilaren 23an, 9:30etan, herriko euskaltegi bietako ikasleen arteko topaketa egingo da Gernika parkean, herriko ahobizi eta belarriprestak gonbidatuta. Abenduaren 1ean, berbodromoa egingo da Gernika parkean, Bea Egizabalek eta Cesar Markosek gidatuta.

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, kantaldia egingo da Santurtziko zenbait kaletan zehar, Gernika parkean hasi eta Txitxarran bukatuz. Ahots Zuriak taldeak sustatuta, hainbat kantu taldek eta abesbatzek hartuko dute parte: Bihotz Gaztea, Kantu Taldea, Maitia Korala, Santurtzi Kantari, San Jorge Nagusia eta Lagun Zaharrak. Gainera, Santurtziko Txistulari Bandak bidean lagunduko die. Egun berean, 20:00etan, dantza plaza izango da Gernika parkean Patxi Perezen eskutik.

Una nueva edición del Euskaraldia llega a Santurtzi

Más de 850 santurtziarras y 43 arigunes se han unido en esta nueva edición del Euskaraldia y durante la mañana de hoy, se han presentado las acciones que se llevarán a cabo durante los próximos 15 días en Santurtzi para apoyar el ejercicio social Euskaraldia, que busca cambiar los hábitos lingüísticos y hacer más visible el euskera. La iniciativa comienza mañana viernes 18 y se extenderá hasta el 2 de diciembre. Este año, el arranque del Euskaraldia, tendrá lugar en la plaza de Kabiezes con el lanzamiento de un Txupin a las 19:00 horas y tras el txupin se animará el ambiente de la zona con una elektrotxaranga hasta las 21:00 horas aproximadamente.

El día 23, a las 9:30, se realizará un encuentro entre los y las alumnas de los dos euskaltegis en el parque Gernika, al que están invitados todos/as los/as ahobizi y belarriprest de la localidad. Y para el 1 de diciembre se realizará un “Berbodromo” en el parque Gernika conducido por Bea Egizabal y Cesar Markos.

3 de diciembre, Día Internacional del Euskera

El 3 de diciembre, Día Internacional del Euskera, se realizará un recital por algunas calles de Santurtzi, empezando en el parque Gernika y terminando en Txitxarra. Una iniciativa, promovida por Ahots Zuriak, que contará con la participación de varios grupos de canto y coros: Bihotz Gaztea, Kantu Taldea, Maitia Korala, Santurtzi Kantari, San Jorge Nagusia y Lagun Zaharrak. Además, la Banda de Txistularis de Santurtzi los acompañará en el camino. El mismo día, a las 20:00 horas, dantza plaza en el parque Gernika de la mano de Patxi Pérez.

2020/09/30

Zabalik dago Euskaraldian izena emateko epea, www.santurtziarrak.eus webgunean - Abierto el plazo para apuntarse en la nueva edición de Euskaraldia a través de la web www.santurtziarrak.eus



  • Aurten azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean burutuko dugu ariketa

 

2018ko abenduaren 3an bukatu zen lehen Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko helburua zuen ekimen berritzailea. Hartan milaka lagunek hartu zuten parte, eta jakina, Santurtzi alderdi aktiboa izan zen, ehunka santurtziarrek hartu baitzuten parte.

 

Euskaraldia denboran finkatzeko asmoz sortu zen eta 2020an bigarren edizioa izango da, azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Bertan banaka -ahobizi edo belarriprest- zein osatu diren ariguneetan – euskaraz hitz egiteko taldeak- hartuko dute parte herritarrek.

 

Santurtzin santurtziarrak.eus webgune berria jarri da abian, nahi duen edozein santurtziarrek izena emateko eta webgunea ezagutzeko. Webgune horretan norbanako edo arigune gisa izena emateko epea zabalik dago eta ez du epemugarik, parte hartzeko baldintza bakarra euskara ulertzea izanik.

 

 

Informazio gehiago jasotzeko deitu 944610215 telefono zenbakira (Izaskun).


Abierto el plazo para apuntarse en la nueva edición de Euskaraldia
a través de la web www.santurtziarrak.eus

 

  • Este año, la edición se celebrará entre los días 20 de noviembre y 4 de diciembre

 

 

El 3 de diciembre de 2018 finalizó la primera edición de Euskaraldia, una innovador iniciativa con el fin

de cambiar los hábitos lingüísticos en la que participaron miles de personas, y por supuesto, Santurtzi

fue parte activa, con la participación de centenares de santurtziarras.

 

Euskaraldia nació con vocación de consolidarse en el tiempo, y llegado 2020, esta nueva edición se

celebrará entre los días 20 de noviembre y 4 de diciembre, pudiendo participar en los mismos a nivel

individual –como ahobizi o belarriprest- y también en grupo, en los arigunes –espacios para hablar en

euskera- que se han ido formando.

 

En Santurtzi se ha puesto en marcha la web santurtziarrak.eus, con el fin de que cualquier santurtziarra

que así lo desee pueda inscribirse y conocer la web de primera mano. De esta manera, el plazo para

poderse inscribir está abierto, a través de esa web, sin fecha límite para apuntarse, siendo imprescindible

entender euskera para poder tomar parte.

 

 

Para ampliar información, se puede solicitar en el 944610215, preguntando por Izaskun.