2015/11/12

Día de la Memoria, en el Ayuntamiento de Santurtzi



Euskal kasuarekin loturik 1960tik 2010era bitartean terrorismoaren eta beste edozein motatako indarkeria politikoaren ondorioz izandako bizitzeko eskubidearen urraketak bildu eta argitalpen bat prestatu du Eusko Jaurlaritzaren Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak.

Lan hau egiteko, biktimei buruz argitaratu diren zerrenda guzti-guztiak berrikusi eta erkatu ditugu: Barne Ministerioarenak, biktimen elkarteenak, hedabideenak, egile partikularrenak, Nafarroako Gobernuarenak eta Eusko Jaurlaritzarenak, zehatz esatera. Lanak bizitzeko eskubidearen urraketa guztiak jasotzen ditu, inongo erailketa eta biktimarik baztertu gabe.

Santurtziko udalerriaren kasuan, ugari dira biolentziak eta terrorismoak azken 50 urteotan sortu dituzten biktimak, gure udalerrian bertan eraildakoak, bai eta, beste lekuren batean hil arren, Santurtzin jaio edo bizitakoak ere. Izen abizenak, senidea, lagunak, historia, ametsak eta egitasmoak zituzten bizilagunak.

Horregatik guztiagatik, Santurtziko Udalak hitzematen du auzokide hauek iraganean pairatu zuten biolentziaren aurrean memoria kritikoa sustatuko duela, biktimen oroitzapenari bizirik eusteko, berdintasuna eta bereizketa ezaren printzipiotik abiatuta.

Orain eta etorkizunera proiektatzen den memoria; giza-eskubideekiko eta, bereziki, bizitzeko eskubidearen errespetu eta pertsonen duintasunarekiko behin betiko konpromisoa. Bakeak eta elkarbizitzak ezinbestekoa dutelako indarkeriaren injustizia onartzea, sortutako kaltea onartzea eta egia, justizia eta ordaina merezi duten biktimen duintasuna.

Gaur, azaroaren 10ean, Memoriaren Egunean, aukera paregabea dugu politikaren aitzakiaz hil ziren santurtziarrei aitortza instituzionala egiteko eta herritarren kontzientzian sustatzeko ezin dela inolako arrazoirik giza-duintasunaren gainetik jarri.

Bakea, memoria, aitortza, adiskidetzea eta elkarbizitza. Horixe da batera egin behar dugun bidea.
La Secretaría General para la Paz y Convivencia del Gobierno Vasco ha elaborado una publicación sobre vulneraciones del derecho a la vida producidas en el caso vasco entre 1960 y 2010 por efecto del terrorismo o cualquier forma de pretexto político.

Este trabajo se ha realizado revisando y contrastando todos los listados publicados sobre víctimas en el Ministerio de Interior, asociaciones de víctimas, medios de comunicación, autores particulares, Gobierno de Navarra y Gobierno Vasco, y recoge todas las vulneraciones del derecho a la vida sin excluir ningún asesinato y a ninguna víctima.

En el caso del municipio de Santurtzi, son numerosas las víctimas que la violencia y el terrorismo han provocado en los últimos 50 años. Se trata tanto de personas que fueron asesinadas en nuestro municipio, como aquellos que habiéndolo sido en otros lugares, fueron naturales o residentes en Santurtzi. Vecinos y vecinas que tienen nombre y apellidos, familia, amigos y amigas, historia, sueños y proyectos.

Por todo ello, el Ayuntamiento de Santurtzi se compromete a impulsar una memoria crítica frente a la violencia que estos vecinos y vecinas padecieron en el pasado, con el fin de mantener vivo su recuerdo desde el principio de la igualdad y la no discriminación.

Una memoria que proyecte al presente y al futuro; un compromiso definitivo con los derechos humanos y, en especial, con el respeto al derecho a la vida y a la dignidad de las personas. Porque la paz y la convivencia requieren el reconocimiento de la injusticia de la violencia, el reconocimiento del daño causado, y la dignidad de las víctimas, todas ellas merecedoras del derecho a la verdad, la justicia y la reparación.

Hoy, 10 de noviembre, Día de la Memoria, tenemos una oportunidad inigualable para llevar a cabo un reconocimiento institucional a todos/as los/las santurtziarras que fallecieron en acciones de pretexto político, y promover la conciencia ciudadana de que ninguna causa o razón puede situarse por encima del valor de la dignidad humana.

Paz, memoria, reconocimiento, reconciliación y convivencia. Ese es el camino a recorrer juntos.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Se ha producido un error en este gadget.