SANTURTZIKO KARMENGO
JAIEK 35 URTEKO JAI HERRIKOIEI EGINGO DIETE KEINUA
Aurtengo Karmengo
jaiek badituzte zenbait berrikuntza:
-
35 urteko jai herrikoiei egingo dieten
keinua:
Jai hauetako une gogoangarrienak jasotzen dituen ERAKUSKETA
HANDIA eginez. Erakusketak urteetan izan
diren jai batzordeen eta koadrilakide guztien lana aitortu eta zabaltzeko
tresna izan nahi du, Santurtziko Karmengo jaiak
entzute handikoak izateraino heltzea lortu baitute. Casa Torre Jauregian
izango da uztailaren 21era arte.
REMEMBER EGUNA
eginez; Elkarretaratzea, Bazkaria eta Erronkak izango dituzte koadrilakide
guztiek uztailaren 12an. 79.
urtetik aurrera osatu ziren koadrila guztiak bilduko dira. Lehengo eta oraingo
koadrila guztiak elkartuko dira senidetasun egun honetan.
-
Luis Pereira Fernándezek sortu zuen “Soy de Santurtzi, aldea guay” kantaren
berrargitalpena eta kantaren bideoklipa, zeinetan koadrilakide askok eta
Jai Batzordeak parte hartu duten, eta jaietako ereserkia bilakatuko dena
zalantzarik gabe.
Santurtziko jai
nagusietako egitarauak publiko eta gustu guztietarako 148 ekitaldi ditu.
Egitaraua Serantes Kultur Aretoak eta Jai Batzordeak egin dute eta hainbat
erakunde eta elkarteren laguntza izan dute, hala nola: Santurtziko Txosnagunea,
euskal dantza-taldeak, kirol taldeak (futbol, atletismo, igeriketa, pilota,
areto-futbol, tenis eta padel, ehiza eta arrantza, xake), Santurtzi
Gastronomika, San Jorge Parrokia, txistulari eta musika bandak, ADISA... eta
herrikoak ez diren zenbait erakunde, besteak beste FEDER edo SOS...
Uztailaren
11n, ostirala, 10 jai egunak hasiko dira herri honetako gizon bati, JAVI
BUSTAMANTERI, omenaldia eginez. Gizon hau musikari oso lotua da eta duela
hogeita hamar urte herriko erakunde maitagarrienetako bat zuzentzen du, Lagun
Zaharrak Abesbatza.
Lehen
jai egun honetako arratsaldean Mendizabal Kapitaina eta Juan XXIII kaleetako
ostalariek santurtziar guztiei eta kanpotarrei 1000 kilo sardina baino gehiago
eskainiko diete, ohikoa den SARDINADA HANDIAN, duela 25 urte egiten dena.
ANTZERKIA ere
garrantzitsua da gure jaietan, hala aretoan nola kalean; beraz, Serantes Kultur
Aretoko Antzokian “Las Amistades Peligrosas” antzezlana izango da uztailaren
12an, Carmen Conesarekin batera, eta uztailaren 19an ENCRUCIJADA ANTZERKI
TALDEAK “El Rey del Merengue” rock opera eszenaratuko du eta Itsasoko Ama
Arraun Taldearekin egingo du bat biltzen den diruaz taldearentzat ontzia
erosteko.
Kalean
oso ikuskizun berritzaile bi ikusi ahal izango ditugu: Trocola Circo-ren
“Potted” eta Capicúa taldearen “Entredós”. Lehen antzezlanak espazioa,
objektuak, egiturak eta erritmoaren inguruko ikerketa egiten du eta bigarrenak
keinua, zirkoa, dantza eta objektuen manipulazioa batzen ditu.
KONTZERTUAK
jaietako une handienetakoak dira eta jende asko erakartzen dute, oso maila
handiko musikariak baitira. Portuan izango dira kontzertuak eta denak gaueko
23:00etan, Txistularien Bandarena eta Musika Bandarena izan ezik, 22:30ean eta
23:30ean izango direnak hurrenez hurren.
Bederatzi
kontzertu izango dira eta ahalmen urriko pertsonentzako gunea izango dute,
Santurtziko ADISA elkartearekin harremanetan jarri behar direnak lekua
eskatzeko. Kontzertuak jarraian zehazten diren egunetan izango dira:
Uztailak 11 (ostirala), 22:30 Txistulari
Banda “Itsas Alde Txistulari Taldea”…. eta URKO
12 (larunbata), 23:00 Los Inhumanos
13 (igandea), 23:00 Itoiz taldearen
omenez “Espaloian”
14 (astelehena), 23:00 Mago de Oz
15 (asteartea), 23:00 Dani Martin
16 (asteazkena), 23:30 Musika Banda “Unión Musical Vizcaína”, Serafin Zubiri,
Felipe Garpe eta Laia Benaeches
17 (osteguna), 23:00 Esne
Beltza
18 (ostirala), 23:00 Mojinos
Escozios
19 (larunbata), 23:00 Efecto Pasillo
Ekitaldi
garrantzitsuenetako eta tradizio handienetako bat Itsas Prozesioa da, 100 urte
baino gehiago dituena eta 40.000 pertsona inguru biltzen dituena lehorrean eta
itsasoan elkartzen diren ehun bat txalupetan. Aurten 99 txartel zozketatu dira
198 santurtziar joan ahal izateko prozesioan Amari laguntzen dioten txalupa
ofizialetan.
Su
artifizialak Pirotecnia Zaragozanak eskainiko dizkigu uztailaren 16an, Ama
Birjinaren egunean, gaueko 11etan beti bezala. Beraz, Musika Bandaren
kontzertua gaueko hamaika eta erdietan izango da.
Baina,
zerbait baldin bada azpimarragarria, koadrilakide guztien parte-hartzea eta
burutzen dituzten probak dira, balandroak, playbackak... Orain arte izena
emanda dauden koadrila kopurua honakoa da: nagusien 36 koadrila eta txikien 35.
Nahiz eta garaiz dauden izena emateko, jaietako lehen egunera arteko epea
baitute.
Zenbait
toki ibilgailuetarako itxita egongo da. Serantes Kultur Aretoak argitaratzen
duen aldizkarian (20.000 ale inguru banatuz) jakinarazten dira, eta honakoak
dira:
1. Uztailaren
07tik 22ra, ibilgailuetarako itxita
egongo da Reina Victoria pasealekua, eta aparkatuta dauden autoak bertatik
kendu beharko dira.
2. Uztailaren 11tik 20ra, debekatuta egongo Arrantza-portuko bolintxe gunean
aparkatzea arratsaldeko 18:00etatik goizeko 07:00etara, uztailaren 16an izan
ezik. Egun horretan 14:00etatik aurrera itxiko da Karmengo Prozesioa dela eta.
3. Uztailaren 11n, urteroko sardinada dela-eta, 15:00etatik 24:00etara
Mendizabal Kapitaina eta Juan XXIII kaleak ibilgailuetarako itxita egongo dira,
eta bertan dauden autoak kendu beharko dira.
Egitaraua egunez
egun:
KARMENGO JAIAK 2014
PROGRAMA
OSTIRALA
11
13:00 Omenaldia Javi Bustamanteri Parke
Nagusiko Kioskoan.
17:00 Santurtzi Hiria XIII tenis partidak
eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak
antolatuta.
18:00 Santurtziko Itsasalde VII txapelketa. Finalerdiak gazte
eta senior mailetan Mamarigako frontoian. Itsasalde Pilota Taldeak antolatuta.
19:00 Sardina-jana Mendizabal Kapitaina eta Juan XXIII kaleetan.
19:30 Txosnak irekitzeko pregoia
Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30 Sardinoren aurkezpena Pantalanetan.
Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30 Txikien koadrilak aurkezteko jaia
Juan Jose Mendizabal enparantzan.
20:00 Txotx
Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 Burdinklash fanfarrea
txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketa El
Puerto polikiroldegian. Santurtziko Areto Futbolak antolatuta.
20:00 “Tomate Berde Frijituak... eta
Tortillak!!” lehiaketa Mamarigako enparantzan.
21:30 Koadrilen
jaitsiera bustia, Mamarigan hasi eta udaletxeraino.
22:00 Jaietako
pregoia “HAZ-T” koadrilaren eskutik Udaletxean.
22:15 Mentxuri harrera Udaletxean.
22:30 Txistularien
XIII kontzertua agertoki nagusian URKOrekin batera Santurtziko Txistulari
Bandak antolatuta.
00:15 Berbena NUEVO TALISMÁN SHOW
orkestrarekin Pantalanetan.
03:00 Lasterketa azpiko arropetan.
LARUNBATA
12 “Remenber Eguna”
10:00 Santurtzi Hiria XIII tenis partidak
eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak
antolatuta.
11:00 Guztiontzako xakea eta 5 minutuko
partida azkarrak Casa Torre jauregiaren aurrean 14:30ak arte. Santurtzi Xake
taldeak antolatuta.
11:30 “Emaiozu xake-ukitua” Pintura eta
Eskulanen VII txapelketa, heldu eta umeentzako Xake Erraldoia eta Gomatxo
Artistikoen I. Tailerra Casa Torre jauregiaren aurrean 14:00ak arte. Santurtziko
Xake taldeak antolatuta.
12:00 Buruhandien kalejira Mendi Alde
dantza taldearen eskutik, Santurtziko Txistulari Bandak lagunduta. Udaletxean
hasiko da.
13:30 Lehengo eta oraingo koadrilen
elkarretaratzea, Gabriel Aresti kalean. Kalejira-Jaitsiera parke Nagusira.
15:00 Koadrila guztien arteko kidetasun
bazkaria parke Nagusian.
15:30 La Sardina I zeharkaldia. 12
kilometroko igerialdia. Irteera Bilboko Itsas Museoan eta helmuga Santurtziko
Portuko arrapalan. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
16:30 La Sardina I zeharkaldia. Ume +
herritar ororentzako igerialdia. Irteera eta helmuga Santurtziko Portuko
arrapalan. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
17:00 Xake eskolen taldekako
txapelketa Casa Torre jauregiaren aurrean 19:30era arte. Santurtzi Xake taldeak
antolatuta.
17:00 Koadrilen
arteko erronkak parke nagusian.
17:30 La Sardina I zeharkaldia. Ibilbidea
La Benedictatik Portura. Irteera La
Benedictako dartsenan eta helmuga Santurtziko Portuko arrapalan. Santurtziko
Igeriketa Klubak antolatuta.
17:30 “Emaiozu xake-ukitua”
Pintura eeta Eskulanen VII txapelketa, heldu eta umeentzako Xake Erraldoia eta
Gomatxo Artistikoen I. Tailerra Casa Torre jauregiaren aurrean 19:15ak arte.
Santurtziko Xake taldeak antolatuta.
18:00 Dantzaldia
PALMERAS taldearekin J.J. Mendizabal enparantzan.
18:30 “Itsasoko Kirol Parkea” + Maparen
Jolasa KULKIrekin oinez gunean 20:30ak arte.
19:30 Santurtziko
dantza taldeen alardea Gernika parkean.
20:00 Xake jarduera eta maila guztietako
sari banaketa Casa Torre jauregiaren aurrean. Santurtziko Xake taldeak
antolatuta.
20:00 Batukada txosna-gunean. Santurtziko
Txosnaguneak antolatuta.
20:30 “Las
amistades peligrosas” antzezlana Serantes Kultur Aretoan
23:00 LOS
INHUMANOSen kontzertua agertoki nagusian.
IGANDEA 13
09:00 Muestra-txakurren
lehiaketa Encinillako zelaian, Begoñako Andra Mari Egoitza ondoan. San Jorge
Ehiza eta Arrantza elkarteak antolatuta.
09:00 Irratiz kontrolatutako gasolina
autoen erakusketa Gernika parkean, 14:00ak arte. Santurtziko Irrati Kontrola elkarteak
antolatuta.
10:00 Santurtzi Hiria XIII tenis partidak
eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak
antolatuta.
10:45 Sardinaren XVI. milia lasterketa
Santurtziko polikiroldegian. Santurtziko Atletismo Klubak antolatuta.
12:30 Santurtziko Gaztela eta Leoneko
Dultzainero eta Dantzen Kalejira.
18:00 Santurtziko
Itsasalde VII txapelketa. Itsasalde
taldeko pilotarien erakustaldia eta gazte eta senior mailako partidak.
Itsasalde Pilota Taldeak antolatuta.
18:00 Dantzaldia
JAMAICA taldearekin parke nagusian.
19:00 “Diskofesta Show” haur-berbena
XAIBOR-rekin J.J. Mendizabal enparantzan.
19:30 TROCOLA taldearen Potted
kale-antzerkia oinez gunean.
19:30 Jota emanaldia LAS VOCES DE NAVARRA
taldearekin Pantalanetan . Santurtziko
Txosnaguneak antolatuta.
21:00 SELFSHOT eta LAIA taldeen kontzERtua
Gernika parkean. Gaixotasun Arraroen Espainako Federazioko (FEDER) Euskal
Herriko ordezkaritzak antolatuta.
21:00 TROCOLA taldearen Potted
kale-antzerkia oinez gunean. 2. saioa
23:00 ESPALOIAN-en kontzertua agertoki
nagusian Itoizen omenez.
ASTELEHENA
14
12:00 Haur-parkea
parke nagusian 14:00ak arte.
16:00 Santurtzi Hiria XIII tenis partidak
eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak
antolatuta.
17:00 Txikien koadrilen arteko
“Bat, bi, hiru... Splash!” proba J.J. Mendizabal enparantzan.
17:30 DYA Santurtzin dagoela 25.
urteurrena dela-eta, argazki, ibilgailu eta materialaren erakusketa,
haurrentzako jarduerak eta lehen laguntzetarako tailerrak oinez bidean.
18:00 KUKAÑA
proba portuan.
18:00 Helduen koadrilen arteko
“Titanic + Osperako jauzia” proba portuan.
18:00 Haur-parkearen jarraipena parke
nagusian 21:00ak arte.
19:30 DYA-ren
ariketa praktikoa oinez bidean.
19:30 Mentxuren
kalejira. Casa Torre jauregian hasiko da.
19:30 Kale-animazioa fanfarrearekin
txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketako
partidak EL PUERTO polikiroldegian. Santurtziko Areto
Futbolak antolatuta.
20:00 Mariachi
GARIBALDIren emanaldia Gernika parkean.
21:00 Txulalai
ordua J.J. Mendizabal enparantzan.
23:00 MÄGO
DE OZ-en kontzertua agertoki nagusian.
ASTEARTEA
15
12:00 Haur-parkea
parke nagusian 14:00ak arte.
12:00 Gazte-parkea parke nagusian 14:00ak
arte.
16:00 Santurtzi Hiria XIII tenis partidak
eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak
antolatuta.
17:00 Txikien
koadrilen arteko “Arka galduaren bila” proba oinez bidean.
18:00 Haur -parkearen jarraipena oinez
gunean 21:00ak arte
19:00 Apar-jaia Sotera aurrean.
Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30 Helduen koadrilen arteko “Gona
gerrian eta zoramena herrian” proba oinez bidean.
19:30 Mentxuren
kalejira. Casa Torre jauregian hasiko da.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketako
finalerdiko partidak EL PUERTO polikiroldegian. Santurtziko
Areto Futbolak antolatuta.
20:00 trED Dance konpainia
estatubatuarraren emanaldia Gernika parkean. Roma elkarteak antolatuta.
21:00 Koadrilen arteko XXV.
Karmen 2014 Waterpolo garaikur txapelketako finalerdiak El Puerto
polikiroldegian. Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
21:00 Txulalai
ordua Juan Jose Mendizabal enparantzan
22:30 Kontzertua TOMMY GUN eta LOS CHICOS
DEL MAIZ taldeekin Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
23:00 DANI
MARTÍNen kontzertua agertoki nagusian.
ASTEAZKENA
16
08:00 Egunsentiko
arrosarioa.
10:00 Santurtzi Hiria XIII tenis partidak
eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak
antolatuta.
10:30 Marmitako
lehiaketa parke nagusian.
11:00 Nekazal azoka parke nagusiko Los
Rosales pasealekuan. BBK-k antolatuta.
12:00 Meza
nagusia.
13:00 Santurtziko Txistulari Bandaren
kalejira. Udaletxean hasiko da.
18:00 Itsas
Prozesioa.
20:00 Mendi Alde Erraldoien Konpartsaren
kalejira. Udaletxean hasiko da.
20:00 Haur-diskoteka URTZA eta DJ PACO
taldeekin Juan José Mendizábal enparantzan.
20:00 Dantzaldia
DANTZA ALAI taldearekin parke nagusian.
20:00 Erromeria
Gernika parkean DANGILISKE taldearekin.
21:00 Sardinaren ibilaldia BRINCADEIRA
batukadak lagunduta. Udaletxean hasiko da.
23:00 Su artifizialak.
23:30 “Unión Musical Vizcaína”
Santurtziko Musika Bandaren kontzertua SERAFÍN ZUBIRI, FELIPE GARPE eta LAIA
BENACHESekin batera agertoki nagusian.
23:30 Kontzertua MCONAK + REINCIDENTES
taldeekin Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
OSTEGUNA
17 “Umeen eguna barraketan”
12:00 Haur-parkea parke nagusian 14:00ak
arte.
12:00 Itsasaldiak portuan
rafting-txalupetan 10 eta 14 urte bitarteko umeentzat 14:00ak arte. Irteerak portuko
arrapalatik. Eraman beharrekoak: bainujantzia eta ordezko elastikoa. Akuamaya
Aventurak antolatuta.
12:00 Hurrengo urtean hirugarren mailan
arituko den Santurtzi Kirol Klubaren aurkezpena eta ondoren igoeraren
garaikurra Udalari emango diote. Udaletxean.
13:00 Gazte Egunaren txupina. Santurtziko
Txosnaguneak antolatuta.
13:30 Zumba erakusketa eta saioa
txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
15:00 Bazkaria txosna-gunean. Santurtziko
Txosnaguneak antolatuta.
16:00 Santurtzi Hiria XIII tenis final
laurdenak eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko
Tenis klubak antolatuta.
17:00 Txikien koadrilen arteko “Izarra
jaio da” proba J.J. Mendizabal enparantzan.
17:30 Ginkana txosna-gunean. Santurtziko
Txosnaguneak antolatuta.
18:00 Haur-parkearen jarraipena 21:00ak
arte.
19:30 Elektrotxaranga txosna-gunean.
Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:30 Helduen koadrilen arteko “Atzera ere
etorkizunera” proba J.J. Mendizabal enparantzan.
19:30 Mentxuren
kalejira. Casa Torre jauregian hasiko da.
20:00 El Carmen areto-futbol txapelketako
finaleko partidak EL PUERTO polikiroldegian. Santurtziko
Areto Futbolak antolatuta
20:00 ALIRON taldearen
emanaldia (60 eta 70eko guatekea). Gernika parkean.
21:00 Koadrilen arteko XXV.
Karmen 2014 Waterpolo garaikur txapelketako finalak El Puerto polikiroldegian.
Santurtziko Igeriketa Klubak antolatuta.
21:00 Txulalai
ordua Juan Jose Mendizabal enparantzan.
23:00 ESNE
BELTZAren kontzertua agertoki nagusian.
00:00 Erromeria TXIMELETA taldearekin
Pantalanetan. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
OSTIRALA
18
12:00 ITXASO
PARKEA haur-parkea oinez gunean 14:00ak arte.
12:00 “Jaia pintatu” parke nagusian
14:00ak arte. Arte Plastikoetako Elkarte Santurtziarrak antolatuta (Udal
tailerrak). Babeslea Pinturas Martín.
16:00 Santurtzi Hiria XIII tenis final
erdiak eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis
klubak antolatuta.
17:00 Txikien koadrilen
“Moulin Rouge” PLAYBACK proba Gernika parkean.
18:00 ITXASO
PARKEA haur-parkearen jarraipena oinez gunean
21:00ak arte.
18:00 “Jaia pintatu” ren jairraipena parke
nagusian 20:00ak arte. Arte Plastikoetako Elkarte Santurtziarrak antolatuta
(Udal tailerrak) Babeslea Pinturas Martín.
19:30 Helduen koadrilen “Moulin Rouge”
PLAYBACK proba Gernika parkean.
19:30 Mentxuren kalejira. Casa Torre
jauregian hasiko da..
20:00 SIM&SAM antzezlana
txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 JAVIER SEGARRA
humorista-emanaldia J.J. Mendizabal enparantzan.
23:00 MOJINOS
ESCOZIOS-en kontzertua agertoki nagusian.
LARUNBATA
19
10:00 Santurtzi Hiria XIII tenis finalak
eta Karmen II Tenis irekia El Puerto polikiroldegian. Santurtziko Tenis klubak
antolatuta.
12:00 Futbol Kale oinez bidean 14:00ak
arte. Santurtzi Kirol Klubak antolatuta.
12:00 Buruhandien kalejira Mendi Alde
dantza taldearen eskutik, Santurtziko Txistulari Bandak lagunduta. Udaletxean
hasiko da.
13:00 Borroka arteen erakustaldia Gernika
parkean. Mahastietako Makaser gimnasioak antolatuta.
13:30 Harri-zulatzaileen
liga portuan.
18:00 Dantzaldia
AMIGOS DEL SWING taldearekin, parke nagusian.
18:15 Mp3 Experiment Kino
Pare koadrilaren eskutik, Udaletxetik Mahastietako Eskolaraino.
19:00 Igel-jolasaren txapelketa
txosna-gunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:00 Jolas puzgarriak txosna-gunean.
Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
19:00 Koadrilen arteko afaria Mahastietako
ikastetxean.
19:00 EIDABEren “Sardina Freskue!”
haur-berbena J.J. Mendizabal enparantzan.
19:00 Santurtziko Encrucijada Antzerki
Taldearen “El Rey del Merengue” rock opera Serantes Kultur Aretoan. Bigarren
saioa 21:30ean.
20:00 Kale animazioa fanfarrearekin
Txosnagunean. Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 CAPICUA taldearen “Entredós” kale
antzerkia oinez bidean.
20:30 CLOVERWIND folk talde euskaldun eta
irlandarraren emanaldia Gernika parkean.
23:00 EFECTO
PASILLO-ren kontzertua agertoki nagusian.
IGANDEA 20
10:00 Aire
Karabina-tiro txapelketa Cuetos Eskolan. San Jorge Ehiza eta Arrantza elkarteak
antolatuta.
10:30 Arraza berezikoak ez diren txakur
eta katuen lehiaketa Gernika parkean. SOS Bilbaok antolatuta.
13:00 VI Tenis irekiaren eta “Kaiabledon
2014” padel finalak eta sari banaketa El Puerto polikiroldegian. Santurtziko
Kaialde klubak antolatuta.
18:00 Dantzaldia
PERGOLA taldearekin parke nagusian.
19:00 “Musikirolariak!” haur-berbena
BEGIRA TEATRO -ANTZERKIArekin J.J. Mendizábal enparantzan.
19:30 Batukada txosna-gunean. Santurtziko
Txosnaguneak antolatuta.
20:00 Sardinoa erretzea Pantalanetan.
Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 Sari banaketa Pantalanetan.
Santurtziko Txosnaguneak antolatuta.
20:00 “Egizu
argazkia Mentxurekin!!” Casa Torre jauregian 21:30ak arte.
21:00 Bilbainadak Gernika parkean GAUPASA
talderaekin.
23:00 Gorka 2014 sarien banaketa-ekitaldia
agertoki nagusian
00:00 Mentxuri
agurra portuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario