2017/06/27

Getxok, Portugaletek eta Santurtzik udako ontzi-txangoei eman diete hasiera turismoa erakartzeko - Getxo, Portugalete y Santurtzi inician los paseos estivales en bote para potenciar sus atractivos turísticos



Getxo, Portugalete eta Santurtzi elkartu egin ziren ontzi-txangoen tradizio zaharra berreskuratu eta turismorako tokiak bestela ezagutarazteko. Ekimen honetan aurten Bilboko Portuko Agintaritzak bat egin du Abrako hiru udalerriekin.

Joan den udako esperientziaren emaitza ona ikusita, non 1.600 bisitaritik gora gozatu zuten txangoa, berriro heldu diote ekimenari zenbait berrikuntza eta hobekuntza gehituz.

Horrela eman dute jakitera gaur goizean uztailaren 2tik aurrera zerbitzu hau emango duen ontzian izandako prentsaurrekoan. Bertan izan dira hiru udalerri parte-hartzaileen ordezkariak: Irantzu Uriarte, Loli Torres eta Joseba Ramos, Getxo turismo-zinegotziak, Portugaleteko merkataritza eta turismo zinegotzia  eta Santurtziko Ogasun eta Ekonomia Sustapeneko zinegotzia hurrenez hurren.

Ideia iaz sortu zen, duela hamar urte eskas desagertu zen tradizioari berriro heltzeko asmoz, izan ere, uste izan zen onuragarria izan zitekeela elkarrengandik hain gertu dauden herrien arteko turismo-sinergia guztiak ustiatzea.

Ekimena uztailaren 2an hasi eta irailaren 28an amaituko da eta astearte, ostegun eta igandeetan egongo da erabilgarri uztailaren 16, abuztuaren 17, 22 eta 24 eta irailaren 17an izan ezik.

Iazko bisitarien iradokizunei jarraituz aurten 5 txango egingo dira eguneko (iaz 3 baino ez ziren izan). Zerbitzua goizeko 11:30ean hasiko da eta 18:55ean amaitu.

Bestalde, ontzian egongo den gida turistikoak itsasadarraren historia kontatu eta ibilbidearen gune interesgarrien berri emango du. Bilboko Portuak, berriz, dagoeneko instalazioak ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen ditu eta orain, portuaren jarduera itsasotik ikustezko aukera emango du.

Berrikuntza gisa bisita audiogidatuak eskainiko dira. Bisitariek ibilbideari buruzko daturik interesgarrienak jasoko dituzte ontzian sartu aurretik banatzen zaien esku-orriko QR kodearen bidez. Azalpenak Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez entzun ahal izango dira, eta egokituta egongo dira entzumeneko dibertsitate funtzionala duten lagunentzat.

Zerbitzu honen prezioa 8 eurokoa izango da – euro bakarra 3 urtetik beherakoentzat- eta egun osoz mugarik gabe erabili ez ezik, nahi beste aldiz ontziratu eta lehorreratzeko aukera eskainiko da. Erreserba egiteko mezua bidali info@elbotebilbao.com helbide elektronikora, izena eman www.elbotebilbao.com webgunean edo deitu 944839494 edo 944910800 telefono-zenbakietara.

Getxo, Portugalete y Santurtzi inician los paseos estivales en bote para potenciar sus atractivos turísticos

Los municipios de Getxo, Portugalete y Santurtzi se unieron  para recuperar una vieja tradición, los paseos en bote con el objetivo de  dar a conocer su potencial turístico de una manera diferente.  A los tres municipios del Abra, este año se suma la Autoridad Portuaria del Puerto de Bilbao.
Tras el éxito del pasado verano, donde más de 1600 visitantes pudieron disfrutar de esta experiencia, retoman esta iniciativa con  novedades y mejoras.

Así se ha dado a conocer en la rueda de prensa celebrada esta mañana a bordo del bote que dará este servicio desde el próximo 2 de julio. A dicho acto han asistido los representantes de los tres municipios participantes –Irantzu Uriarte, concejala de Turismo de Getxo, Loli Torres, concejala de comercio y turismo de Portugalete y Joseba Ramos, concejal de Hacienda y Promoción económica de Santurtzi.

La idea  surgió el pasado año, con el objetivo de recuperar una vieja tradición, desaparecida apenas hace una década, que  sirviera para explotar todas las sinergias turísticas posibles entre puntos tan cercanos.

 En cuanto al calendario de esta iniciativa turística, cabe señalar que estará en marcha desde el 2 de julio hasta el 28 de septiembre, todos los martes, jueves y domingos a excepción de los días 16 de julio, 17, 22 y 24 de agosto, así como el 17 de septiembre.

De acuerdo con las indicaciones de los visitantes el pasado año, se incrementan el número de salidas diarias a 5 (el pasado año fueron 3), comenzando a las 11:30 y finalizando el último servicio a las 18:55.

Por otro lado, un guía a bordo, contará la historia de la Ría, así como los principales puntos de interés por donde transcurre el recorrido. En el caso del Puerto de Bilbao,
que ya oferta de forma regular visitas guiadas a sus instalaciones por vía terrestre, dará a conocer la actividad portuaria desde la mar.

Como novedad, se incorporan las visitas audioguiadas. Los visitantes podrán acceder a las locuciones del itinerario, a través de un código Qr que se ofrece en los folletos de El Bote. Se podrán realizar en euskera, castellano, inglés o francés. Asimismo, están adaptadas a personas con diversidad funcional auditiva.

Los tickets para este nuevo servicio tienen un precio de 8 euros -1 para menores de 3 años- y pueden usarse de manera ilimitada durante todo el día, pudiendo hacer cuantos transbordos se deseen. Para formalizar la reserva les proponemos las siguientes vías; a través del correo electrónico info@elbotebilbao.com, en la página web www.elbotebilbao.com o en los siguientes números de teléfono 944 839 494 o 944 910 800.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Gadget

Este contenido todavía no está preparado para las conexiones cifradas.