2021/01/11

SANTURTZIKO BERBALAGUN. URTE BERRIA, BERBALAGUN BERRIAK.



Santurtziko Berbalagun programan izena emateko epea urrian zabaldu bazen ere, bultzada berezia eman nahi diogu urte berriarekin batera... Aurtengo kanpainaren leloak dioen moduan, euskara praktikatzeko eta lagun berriak egiteko aparteko aukera da. Aurtengoa 12. edizioa da eta martxotik hona egoera inoizko arraroena izan arren, proposamenez beteta eta gogotsu hasi gara.

Berbalagun taldeak astean ordu batez batzen dira mintzapraktika egiteko, eta parte hartzaileek batzeko tokia zein ordutegia aukeratzen dute. Baina horretaz gain, badira zaletasunen inguruan elkartzen direnak: mendilagunak, irakurzale kluba...

Dena den, ezin da ahaztu oraindik ere oso egoera berezian gaudela. Hori dela eta, berbalagun taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartzen ari gara. Horren haritik, eta aurrez aurreko eskaintzari osagarri moduan, martxoan abiatu zen ekimenari jarraipena eman zaio, eta urritik ONLINE mintzapraktika taldeetan parte hartzeko aukera dago.

Izena eman edo informazioa

Aurrez aurre, Santurtziko euskaltegietan edo euskara zerbitzuan; whatsapp bidez, 678 422 573 telefonoan; edo Berbalagunen blogean, www.ezkerraldea.blogspot.com eta www.praktikatuetabizi.blogspot.com

Parte hartzea dohainik da eta berbalagunek hainbat abantaila eskuratuko dituzte: harpidetzetarako deskontuak, zozketak, sariak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario