Aurtengo San Jorge jaiak bi asteburutan ospatuko dira, apirilaren 17an hasi eta 26an bukatu. San Jorge egunean, apirilak 23, ekitaldi xume batzuk egingo ditugu. Antolatutako ekitaldi guztiak Parkean, Oinezkoentzako Kalean eta Arrantza Portuan izango dira.
Guztira, zaharrek zein gazteek gozatzeko moduko 24 ekitaldi programatu ditugu. Honakoak dira aipagarrienak:
- Kauta taldearen kontzertua apirilaren 25ean, Arrantza Portuan
- Union Musical Vizcaina musika-banda eta Lagun Zaharra abesbatzaren kontzertua apirilaren 26an, Arrantza Portuan
- Alarde Txikia apirilaren 26an, Oinezkoentzako Kalean. Bertan Ezkerraldeko hainbat dantza-taldek hartuko dute parte, guztira 800 bat dantzarik.
San Jorge jaiak, Karmengoak bezala, Serantes Kultur Aretoak antolatzen ditu, Santurtziko Udaleko Kultura Arloko Autonomiadun Erakundeak. Erakunde honekin batera, udaleko bertako hainbat taldek ere lanean dihardute: Dantza-taldeak, Union Musical Vizcaina musika-banda, txistulari banda, eta Santurtziko Atletismo Taldea. Azken talde honek lauko lehiaketa antolatu du, apirilaren 25erako, bertan Santurtziko ikastetxe guztiek hartuko dute parte.
Udalak dei egin nahi dizue santurtziarroi eta gure jaietara etorri ohi zareten gainontzeko guztioi jaiak goza ditzazuen.
Era berean, gogorarazi nahi dizuegu datorren astelehenenean, hilak 13, “Cornites” Erromeria egingo dela. Goizean umeentzako jolasak izango dituzue, eta arratsaldean, urtero bezala, “Cornites” Erromeria tradizionala, arratsaldeko 4,30etik 7,30era.
No hay comentarios:
Publicar un comentario