Aurten ere, seigarren urtez, BAI ESAN euskara elkartekook Irakurri, gozatu eta oparitukanpaina jarriko dugu abian, apirilaren 23tik ekainaren 30era.
Urtero-urtero, elkartea sortu genuenetik, antolatu dugu irakurketa sustatzea helburu duen egitasmoa. Aurten baina, hainbat aldaketa egongo dira: alde batetik, epea laburragoa izango da, hiru hilabete barik, bi iraungo du: Liburuaren Nazioarteko Egunetik, apirilaren 23tik, alegia, ekainaren 30era; eta bestetik, hainbat sorpresa egongo dira, esaterako, hilero (maiatzean eta ekainean) liburutegian 30 €ko erosketa-txeke bat zozketatuko da, parte-hartzaileen artean.
«Penak elefanteak dira, eta bizkarrera igotzen zaizkizu. Pozak zaldiak dira, eta zure oinei eragiten diete. Amodioa inurriak dira, eta gorputz osora zabaltzen zaizkizu». Ez dakit horren hitz gutxirekin gehiago esaterik ote dagoen. Hitzak Juan Kruz Igerabideren poema batenak dira, eta gutxi-asko bizitza bere osotasunean jasotzen dute.
Baina Igerabideren hitzak bezain egokiak dira Johnson doktorearenak: «Zer egiten du liburu on batek? Ba, oinazea arindu oinazean bizi denari, eta poza areagotu pozik bizi denari». Beraz, irakurri, gozatu eta oparitu! Patxi Zubizarreta
Gure bazkidea izan nahi duzu? Bada, jarri gurekin harremanetan honako helbidean:baiesan@kaixo.com, Facebooken edo Twitterren; edo bestela, AEKn, Udal Euskaltegian, Mamarigako Kultur Etxean edo liburutegian bertan, bazkide-orria eskatu eta bete, eurek helaraziko digute eta. Ondo etorria izango zara eta bestelako abantailak ere izango dituzu, TOPAKIDEtxartelari esker.
http://baiesanturtzi.blogspot.com.es/2012/04/aurten-ere-irakurri-gozatu-eta-oparitu.html Itxasoaz
No hay comentarios:
Publicar un comentario