2016/11/20

Santurtzik Euskararen Astea ospatuko du datozen egunetan hainbat ekintzekin




Hilaren 30etik aurrera, Santurtzik Euskararen Astea ospatuko du herriaren hainbat tokitan. Antolatutako ekitaldiak 30ean hasiko dira eta Euskararen Egunean, abenduaren 3an, amaituko dira. Horrela adierazi da gaur egindako prentsaurrekoan, Kultura eta Euskararen arloko zinegotzia, Danel Bringas, udal euskaltegiko teknikaria, Itxaso Lejarza, eta AEK-ko Amaia Urkijo egon direnean.

Antolatutako programazioa hau izango da :

Azaroak 30, asteazkena

18:30-20:00 guraso ez euskaldunentzat “Euskararen transmisioa” tailerra. Izen-ematea nork bere ikastetxean.

Abenduak 1, osteguna

18:30ean Kresala Aretoan, Ixabel Millet ipuin kontalariaren “Emoziotegia”.
20:00etan Kresalan “Eguberri on amona!” filmea.

Abenduak 2, ostirala

9:30ean umeak bertsotan Gernika Parkean.
10:00etan Gernika parkean Berbodromoa.


Abenduak 3, larunbata Euskararen eguna

11:30ean Gernika parkean eskolen tailerrak, txorizo jana, ergometroak eta esku-pilota.
11:30ean Sotera arraun taldeari bisita gidatua.
11:15ean Txistularien kalejira hasiko da Gernika parkean, Santurtziko Txistulari bandaren eskutik.
12:30ean umeentzako herri-kirolak eta harrizulatzaile tailerrak.
20:30ean Revolta Permanent taldearen kontzertua Gernika parkean.


Programazioaz gain, Santurtziko liburu denda batzuetan, azaroaren 25etik abenduaren 6ra arte, “euskal produkturen bat erosten dutenek 100 euroko bonoaren zozketan parte hartuko dute eta Santurtziko polikiroldegietan euskaraz egingo dituzte klase batzuk, besteak beste”, Itxaso Lejarzak adierazi duenez.

Bestaldetik, Amaia Urkijok esan duenez, “urte osoan zehar hamaika ekitaldi daukagu herrian eta gaur aurkezten dugun programazioa denontzat izango da, guztiok parte hartzeko”.


Programazio hau posible egiteko hainbat antolatzaile eta laguntzaile egon dira: Santurtziko Udala, Axular Institutua, Serantes Eskola, Serantes Eskolako GE, Emilia Zuza eskola, Emilia Zuzako GE, Patronato Santa Eulalia, Carmelitas San Jose, Kantauri Institutua, Bihotz Gaztea Ikastola, Mahastiak Eskola, Mahastiak Eskolako GE, Berbalagun, AEK, Udal euskaltegia, Sotera Arraun Taldea eta Itsasalde Pilota Eskola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario