2018/01/09

Santurtziko Berbalagunen 10. urteurrena




Badira hamar urte Santurtzin Berbalagun egitasmoa abian jarri zela. Ehunka lagun ibili eta ibiltzen dira parte hartzen hainbat modutan, taldetan elkartuz, ekintzetan parte hartuz, iradokizunak eginez... Urte oparoak; izan ere, denetarik egin/egiten dugu (tailerrak, hitzaldiak, irteerak, jaialdiak...). Talde-eskaintza ere anitza da: berbatalde arruntez gain (10 talde), bereziak ere baditugu, Gurasolagun, Kantulagun, Mendilagun eta Irakurzale kluba, hain zuzen.

Bestalde, mintzapraktika egitasmoen xede nagusiak betetze bidean gabiltza: herrian euskaraz aritzeko aukera ematea eta euskaldun-sare indartsua sortzea. Sare horri esker, Santurtziko euskaldunek elkar ezagutzea daukate. Horrela, poliki-poliki herrian euskaraz bizi ahal izango gara.

Hamar urte hauetan, zuei, euskaldun mota guztiei, egindako lana, adierazitako babesa eskertu nahi dizuegu, egitarau xume honen bidez, eta, bide batez, aldarrikatu euskaraz bizitzeko aukera izan nahi dugula:

- urtarrilean: asteburu-pasa Forua-Urdaibain (27tik 28ra)
- otsailean: afari misteriotsua
- martxoan: tribial-poteoa, bazkari girotua (berbalagunik onena) eta flashmove-a

Berriz ere mila esker eta anima zaitezte 10. urteurrenean parte hartzera!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario