2019/05/17

Santurtziko film laburren VII. Santurzine Jaialdiak izena emateko deialdia ireki du



Santurtziko film laburren Santurzine Jaialdiak urriaren 4tik 19ra beteko du berriz ere herria zinemaz

Ibiltariak atalak sexu-indarkeria eta bere alderdiak jorratuko ditu Amnesty International erakundearen laguntzarekin

Santurtziko film laburren VII. Santurzine Jaialdia abian jarri da. Herri marinela berriz ere beteko da zinemaz urriaren 4tik 19ra, ikus-entzunezko lanak herriko zenbait tokitan proiektatuz.

Gaurtik aurrera zabalik dago lanak aurkezteko epea jaialdiko bost ataletan: Santurtzi, Estatu mailakoa, Euskal Pantailak eta Ibiltariak. Santurtzi atalerako epea irailaren 5ean itxiko da, gainontzekoena, ordea, abuztuaren 5ean.

Aurreko urteetan bezala, lanen baldintzak ber-berak izango dira. Santurtzi atalerako film laburrak 15 minututik beherakoak izan behar dira eta, gutxienez, herrian grabatutako plano bat izan behar dute. Estatu mailakoan, 2018ko urtarrilaren 1era arte estatu osoan filmatutako lanak aurkeztu ahal izango dira; Euskal Pantailak atalean, berriz, Euskal Herrian egindako edozein ikus-entzunezko lan aurkeztu ahal izango dira.

Ibiltariak atalari dagokionez, zeina Amnesty International erakundearekin batera gauzatzen baita, aurtengo gaia honako hau izango da: sexu-indarkeria eta bere alderdiak.

Lan guztiak Movibeta eta Click for Festivals plataformen bidez eta seleccion@santurzine.es posta elektronikoaren bidez aurkez daitezke. Oinarriak eta sariak, zeinak 2.700 euro artekoak izango baitira, dagoeneko ikusgai daude jaialdiaren webgunean.

Santurzine 2018 Film laburren Santurzine VI. Jaialdian, irailaren 28tik urriaren 20ra bitartean burututakoa bera, 35 lan proiektatu ziren lau ataletan. 583 lan jaso ziren mundu osotik.

El Festival Santurzine abre la convocatoria de inscripción de trabajos para su VII. edición El Festival de Cortometrajes de Santurtzi volverá a llenar la localidad de cine del 4 al 19 de octubre

La sección Ibiltariak junto a Amnistía Internacional abordará la violencia sexual y sus vertientes

La VII. edición del Festival de Cortometrajes de Santurtzi, SANTURZINE, empieza a coger ritmo. La localidad marinera volverá a llenarse de cine una vez más del 4 al 19 de octubre con la proyección de trabajos audiovisuales en diferentes puntos del municipio.

Desde hoy mismo está abierta la convocatoria de inscripción de trabajos en las cinco secciones del certamen: Santurtzi, Estatal, Euskal Pantailak e Ibiltariak. Salvo para la local, cuyo plazo se cerrará el 5 de septiembre, la fecha final de entregas terminará el 5 de agosto.

Como en años anteriores, los requisitos de los trabajos no variarán. Para la sección Santurtzi, los cortometrajes deberán tener menos de 15 minutos de duración y al menos un plano grabado en el municipio; en la Estatal se podrán presentar producciones rodadas después del 1 de enero de 2018 en todo el Estado; mientras que en Euskal Pantailak serán aceptados audiovisuales de cualquier tipo hecho en Euskal Herria.

En lo que se refiere a Ibiltariak, la sección que se realiza en colaboración con Amnistía Internacional, la temática de este año abordará la violencia sexual y sus vertientes. Todos los trabajos se podrán presentar a través de las plataformas Movibeta y Click for Festivals y por el correo electrónico seleccion@santurzine.es. Las bases y los premios, que volverán a alcanzar los 2.700 euros, ya están disponibles en la web del festival.

Santurzine 2018

La VI. edición del Festival Santurzine, que se realizó entre el 28 de septiembre y el 20 de octubre del pasado año, proyectó un total de 35 obras repartidas en sus cuatro secciones. La convocatoria de inscripción recibió 583 trabajos procedentes de todo el mundo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario