2021/05/04

Santurzine Jaialdia bederatzigarren ediziorako film laburren bila dabil - El Festival Santurzine busca los cortometrajes de su novena edición



Santurtziko lehiaketak, urriaren 1etik 16ra, kultura eta ostalaritza elkartuko ditu berriz ere pandemia garai hauetan

Bost saioak eta sarien zenbatekoak mantenduko dira, guztira 2.500 euro

Film laburrek Santurtzi hartuko dute aurten ere, urriaren 1etik 16ra egingo den Santurzine Zine Jaialdiaren bederatzigarren edizioarekin. SZ9aren antolatzaileek bost atalak (Estatukoa, Santurtzikoa, Ibiltaria, Kalean eta Euskal Pantailak) eta sarien zenbatekoa (2.500 euro guztira) mantendu dituzte, baita kultura eta ostalaritzaren arteko loturaren alde egiten jarraitzeko konpromisoa ere, iaz pandemia sanitarioa gorabehera hain emaitza ona izan zuena.

Gaur hasiko da bost ataletan izena emateko epea eta uztailaren 20ean bukatuko da, Santurtzi atalekoa izan ezik, irailaren 12ra artekoa luzatuko dena. Parte hartzeko irizpideak mantendu egingo dira: Santurtzi atalean, beharrezkoa da hamabost minutu baino laburragoa den filma izatea eta gutxienez gure udalerrian grabatutako plano bat izatea; Estatukoan, 2020ko urtarrilaren 2etik aurrera egindako ekoizpena izan behar da; Ibiltariak atalean, Amnistia Internazionala elkartearen laguntzarekin, larrialdi klimatikoaren inguruko giza eskubideen urraketak aztertuko dira; Kalean atalean, Homeless Film Festival Jaialdiari eta Bizitegi elkarteari lotutako atalean, etxegabetasunarekin eta gizarte-bazterketarekin lotutako ikus-entzunezkoak landuko dira berriro; eta, Euskal Pantailak atalean, zirkuitu komertzialetatik kanpo geratu ohi diren euskal lanak proiektatuko dira.

Oinarriak jaialdiaren webgunean daude eskuragarri.

Kultura eta ostalaritza seguruak dira

Ohi bezala, eta dugun osasun egoera gorabehera, Santurzine Jaialdia berriro arituko da elkarlanean herriko ostalaritzarekin, filmak tabernetan proiektatuz. Iaz, 2020ko urriaren 2tik 17ra egindako edizioan, kultura eta ostalaritza elkar hartuta joan daitezkeela frogatu zen, babes-neurri guztiak hartuta. Osasun-larrialdiaren ondorioz, bi film bakarrik proiektatu ahal izan ziren tabernetan, baina Jaialdia inolako gorabeherarik gabe burutu ahal izan zen, eta ez zen positiborik antzeman.

Santurzineren zortzigarren edizioak Santurtzi Zine Lantegiaren bi jardunaldi ere izan zituen. Horietan, Casa Torre jauregiak bi foro hartu zituen, bata jaialdiena eta bestea sortzaileena, Euskal Herri osoko partaideekin. Antolatzaileen asmoa aurten ekimen honekin jarraitzea da.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------ El Festival Santurzine busca los cortometrajes de su novena edición

El certamen santurtziarra regresa del 1 al 16 de octubre aunando una vez más cultura y hostelería en tiempos de pandemia

Se mantienen las cinco secciones y la cuantía de los premios, que suman un total de 2.500 euros

Los cortometrajes tomarán un año más Santurtzi con la novena edición del Festival Santurzine que tendrá lugar entre el 1 y el 16 de octubre próximos. La organización del certamen mantiene las cinco secciones (Estatal, Santurtzi, Ibiltariak, Kalean y Euskal Pantailak) y la cuantía de los premios (2.500 euros en total), así como el compromiso de seguir apostando por la conexión entre cultura y hostelería que tan buen resultado dio el pasado año a pesar de la pandemia sanitaria.

Las inscripciones de los cinco apartados se abren hoy y concluirán el 20 de julio, excepto la sección Santurtzi, en la que la recogida de trabajos se extenderá hasta el 12 de septiembre. Los criterios para participar en cada uno de ellos se mantienen: en Santurtzi es necesario contar con un cortometraje de menos de quince minutos que contenga al menos un plano grabado en la localidad marinera; en Estatal participan las producciones realizadas a partir del 1 de enero de 2020; en Ibiltariak se volverán a programar diferentes trabajos en colaboración con Amnistía Internacional, en esta ocasión aquellos que aborden las violaciones de los derechos humanos en torno a la emergencia climática; en Kalean, apartado unido al Homeless Film Festival y la asociación Bizitegi, se volverán a tratar audiovisuales relacionadas con el sinhogarismo y la exclusión social; y en Euskal Pantailak se proyectarán trabajos vascos recientes que habitualmente quedan fuera de los circuitos comerciales.

Todas las bases están disponibles en la página web del festival.

Cultura y hostelería son seguras

Como es tradición, y a pesar de la actual situación sanitaria, el Festival Santurzine volverá a contar con la hostelería del municipio, llevando las diferentes proyecciones a los bares. La edición del pasado año, celebrada entre el 2 y el 17 de octubre de 2020, demostró que la cultura y la hostelería, con todas las medidas de protección adecuadas, pueden ir de la mano. Aunque la emergencia sanitaria obligó a que solo dos de la sesiones se pudiesen llevar a cabo en establecimientos, el Festival pudo celebrarse sin ningún contratiempo y no se detectó ningún positivo.

La octava edición del Santurzine incluso contó con dos jornadas de Santurtzi Zine Lantegia, en las cuales la Casa Torre acogió dos foros, uno de festivales y otro de creadores, con participantes de toda Euskal Herria. La intención de los organizadores es continuar este año con esta iniciativa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario