Santurtziko Udalak zabaldu berri du helduek euskara ikasteko diru-laguntza ekonomikoak eskatzeko epea, herritarrek euskara ikasteak dakartzan gastuak ordaintzeko laguntza izan dezaten.
Udalak 10.000 euroko partida banatzen du helburu horietarako. Baina euskara-ikasleek baldintza jakin batzuk bete behar dituzte diru-laguntza jasotzeko. Eskaera aurkezteko azken eguna azaroaren 30a izango da.
Horrela, ikasle bakoitzari eman beharreko zenbatekoa jasotzen diren eskaeren kopuruaren arabera ebatziko da. Edonola ere, udalaren diru-laguntza hau eta administrazioak euskara ikasteko ematen dituen beste laguntza guztiak batuta ateratzen den zenbatekoak ezin izango du inola ere matrikularen % 100 gainditu.
“Bultzada garrantzitsua da euskaltegietan euskara ikasten ari diren helduek matrikula-gastuak ordaintzeko laguntza izan dezaten. Izan ere, baremo desberdinak daude ikasle bakoitzaren diru-sarreraren arabera. Azken batean, ahalik eta bidezkoen jokatu nahi dugu diru-laguntza hauek banatzean” adierazi du Itsazain Ortolatxipi Kultura eta Euskara zinegotziak. Beheko taula honetaz ari da, bertan ikus baitaiteke etxe bakoitzean dauden diru-sarreren arabera jasoko den diru-laguntzaren zenbatekoa zein den:
Santurtzi abre el plazo para que las personas adultas que estudien euskera puedan solicitar ayudas económicas
El Ayuntamiento de Santurtzi ha abierto el plazo de solicitud para que las personas adultas que estudian euskera puedan optar a ayudas económicas de cara a sufragar los gastos que estos estudios conllevan.
La partida destinada a estos fines, y que se otorga a cambio del cumplimiento de determinadas condiciones, asciende a 10.000 euros y el plazo para la presentación de solicitudes por parte de cuantas personas deseen solicitar la ayuda estará abierto del 1 al 30 de noviembre. v Así, la cuantía se resolverá en función de las solicitudes recibidas, y ésta, sumada a otras ayudas no podrá superar, en ningún caso, el 100% del coste de la matrícula.
“Se trata de un impulso importante para facilitar el estudio de euskera a las personas adultas que lo hagan en los diferentes euskaltegis, teniendo en cuenta unos baremos diferenciados para ser lo más justos posible a la hora de otorgar estas ayudas”, ha comentado al respecto el concejal de Cultura y Euskera, Itsazain Ortolatxipi. Se refiere así el edil, a la siguiente tabla, en la que se puede ver el importe subvencionable en cada uno de los casos, según los ingresos:
No hay comentarios:
Publicar un comentario