2021/12/14

Santurtzik adin guztietarako herritarrentzako jarduerak programatu ditu Gabonetarako - Santurtzi programa actividades para todas las edades para estas próximas fechas navideñas

 



Santurtzik adin guztietarako herritarrentzako jarduerak programatu ditu Gabonetarako

Gabonetarako egun gutxi falta ditugula, Santurtziko Udalak programatu duen jarduera-egitarau berezia eman du aditzera, denetiko ekitaldi eta jardueraz beteta, herritar guztiontzat. Itsazain Ortolatxipi Kultura eta Euskara Arloko zinegotziak prentsaurrekoan azaldu bezala, hilabete eta erdi da egitaraua prestatzen hasi zirela, egitaraua anitza, jarduera ugariduna eta publiko ororentzat. Gainera, jarduerak herriko zenbait tokitan egingo dituzte ahalik eta herritar gehienek har dezaten parte. “Asmoa jarduerak egitea da bai, baina indarrean dauden osasun-neurri guzti-guztiak beteta. Izan ere, egitaraua uneoro egokituko da osasun-egoerara, aforoa mugatuz edo jarduerak bertan behera utziz, osasun-agintariek hala erabakiko balute” adierazi du.

Hurrengo lerrootan Santurtzin datorren barikutik aurrera egingo diren jardueren zerrenda eta nondik norakoak dituzue, atalka banatuta. Esan bezala, barikuan hasiko da ospakizuna, Oparien Eguna izango baita, eta urtarrilaren 6an amaituko da. Hala ere, jardueraren bat edo beste dagoeneko abian da, esate baterako, Santurtziko saltokien erakusleihoen lehiaketa edo arrantza-portuaren inguruan jarritako barrakak. Azken hauek urtarrilaren 19ra arte egongo dira erabilgarri.

Gabonetako Haur Parkeak

Aurreko urteetan bezala, Gabonetan Haur Parkeak jarriko dira umeentzat, bai Kabiezeseko kiroldegian eta bai Mamarigako pilotalekuan. Abenduaren 26an hasi eta urtarrilaren 5era arte egongo dira erabilgarri, 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Urtarrilaren lehenean GHP guztiak itxita egongo dira eta abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean goizez baino ez dira zabalduko.

Gainera, Gernika parkekoan egunero gazteei zuzendutako jarduera ezberdin bat egongo da, baina gazteek eurentzat beren-beregi antolatutako jarduera ugari izango dituzte. Mamarigako Kulturgunean, adibidez, 14 eta 30 urte arteko gazteentzako jarduerak prestatu dira. Abenduaren 27tik urtarrilaren 5era egingo dira, goizeko 11:30etik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 21:00etara, abenduaren 31n izan ezik. Egun horretan goizez baino ez dira egingo eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

Olentzero eta Errege Magoen bisitaldia

Zugaitza dantza-taldearen eskutik eta Itsasoko Amarekin lankidetzan, Olentzero abenduaren 24an, goizez, Begoñako Ama egoitzara etorriko da bisitan, eta arratsaldeko 18:00etan Santurtzira helduko da itsasoz. Porturatu ostean, Arrantzaleen kofradiara joango da herriko umeei harrera egitera, eta hantxe egongo da 20:30ak arte umeek esan behar diotena entzuten.

Bestalde, Errege Magoak urtarrilaren 5ean etorriko dira 17:00etan, horiek ere itsasoz. Lehorreratu eta gero, herriko giltzak jasoko dituzte alkatearen eskutik. Kabalgata 18:30ean hastekoa da eta ibilbidea Itsasalde, Habana Baporea, Mahastieta, Murrieta, Santa Eulalia eta J.M. Barandiaran kaleetatik eginda, Kabiezeseko errotondaraino igoko dira, berriro jaitsi eta kabalgata udaletxean amaitzeko. Iluntzeko 20:00etan Casa Torre jauregian egongo dira herriko umeak jasotzen. Eguraldi txarra bada, umeei harrera egin egingo zaie, baina aurreko kabalgata ez.

Horrez gain, urtarrilaren 3an, astelehenarekin, 17:30ak eta 21:00ak bitartean Erregeen postariak umeen eskutitzak jasoko ditu Casa Torre jauregian.

Santurtzi kirolak eta Serantes Kultur Aretoa

Kiroletako Udal Institutuak ere zenbait jarduera antolatu ditu Gabonetarako. Abenduaren 24an jolas puzgarriak jarriko dituzte, 18an, berriz, Euskadiko urazpiko tiro-txapelketa egingo da han, eta biharamunean Aketxe Klubak urazpiko jaiotza ezarriko du. Urtea amaitu baino lehen, hilaren 28an, Igeriketaren Eskola Garaikurra eta Federazioaren Garaikurra lehiaketak egingo dira Mikel Trueba kiroldegiko igerileku handian.

Aurreko guztiaz gain, abenduaren 21ean Serantes Kultur Aretoan Musika Eskolaren Gabonetako audizioa egingo da, eta handik bost egunera, hilaren 26an, “Las cuatro estaciones ya no son lo que eran” haur-antzerkia, Vivaldiren musikaz girotua eta komedia-formatuan (sarrera 10 €). Horiez gainera, hilaren 18an “La granja de Zenon” izango dugu SKAn ikusgai. Bi saio egongo dira, bata 16:30ean, bestea, berriz, bestea 19:00etan (sarrera 22 €, bazkideentzat 20 €).

Urtarrilaren 2an Gabonetako Kontzertu Nagusia egingo da 20:30ean (sarrera: 8 €), eta urtarrilaren 4an “La Sirenita” (Sarrera: 16 €, bazkideentzat 14 €). Oraingo honetan ere bi saio eskainiko dira, bata 17:00etan eta bestea 19:00etan.

Jarduera gehiago programatu dira. Besteak beste, Agurtza atunontzian bisita gidatuak egingo dira abenduaren 23, 26 eta 30ean eta urtarrilaren 2, 7, 8 eta 9an, goizeko 11:00etan eta eguerdiko 12:30ean. Santurtzi Itsas Museoan Hasten elkarteak instalatutako jaiotza ikusi ahal izango da egunero, jai-egunetan izan ezik, goizeko 10:00ak eta arratsaldeko 15:00ak bitartean, eta nahi duen orok argazkia ateratzeko aukera izango du Itsasoko Ama arraun-taldeak denboraldi honetan irabazitako bandera guztiak ondoan dituela.

Ostiralean, hilaren 17an, Oparien Eguna egingo dugu Santurtzin. Joan den astean aurkeztutako jarduera horrek merkataritza dinamizatzea du helburu eta, besteak beste, musika eta zozketak eskainiko ditu. Abenduaren 31n kanpai-hotsen ikuskizuna egingo da eguerdiko 12:00etan. Urtero legez Merkatari Batuak elkarteak antolatu du eta DJ Pakok dantzan jarriko ditu han dauden ume guztiak.

“Azken batean herriko hainbat elkartek, kolektibok eta erakundek elkarlanean prestatutako egitaraua da. Eskertzekoa da eurek egindako lana, herriko gazteenek egunotan magia bizi ahal izango dute-eta haiei esker. Kultura ez ezik, ilusioa ere zabaltzea da kontua, nahiz eta ondo asko dakigun neurriak hartu beharko ditugula egitaraua parte-hartzaile guztien osasuna eta segurtasuna zainduz gauzatu ahal izateko .”

Santurtzi programa actividades para todas las edades para estas próximas fechas navideñas

A escasos días de que comiencen las fechas navideñas, el Ayuntamiento de Santurtzi ha dado a conocer el amplio programa de actividades que ha diseñado para todos sus vecinos y vecinas durante los próximos días. Tal y como ha explicado en rueda de prensa el concejal de Cultura y Euskera, Itsazain Ortolatxipi, se trata de una programación variada que viene diseñándose desde hace mes y medio, para todos los públicos, y repartida entre varios puntos del municipio para poder llegar al máximo número posible de gente. “La intención es celebrar estos actos cumpliendo todas las medidas sanitarias en vigor, pero la programación se adaptará a la situación de cada momento, reduciendo aforos o suspendiéndolas en el caso de que así lo determinen las autoridades sanitarias”, ha matizado.

A continuación, se incluyen por apartados las actividades que se van a desarrollar en el pueblo desde este próximo viernes, con la celebración de Oparien Eguna, y hasta el 6 de enero, aunque alguna de las actividades ya está en marcha, como el concurso de escaparates de los comercios de Santurtzi, o la instalación de barracas en la zona del puerto pesquero, que estarán hasta el 9 de enero.

Parques Infantiles de Navidad

De esta manera, como en pasadas ediciones, habrá Parques Infantiles de Navidad, tanto en el polideportivo de Kabiezes, como en el frontón de Mamariga. Serán desde el 26 de diciembre al 5 de enero, en horario de 11:30 a 14:00 y de 17:30 a 20:30 horas. El 1 de enero todos los PINs estarán cerrados y el 31 de diciembre y 5 de enero sólo tendrán horario de mañana.

Además, en el parque Gernika cada día se celebrará una actividad diferente, también enfocada al público más joven, mientras que la juventud también tendrá sus actividades durante estas navidades. En Mamariga Kulturgunea se ha programado una serie de actividades enfocadas a esta franja de edad, para gente de 14 a 30 años, que se desarrollarán del 27 de diciembre al 5 de enero (de 11:30 a 14:00 y de 17:00 a 21:00 horas, salvo el 31 de diciembre, que será solo en horario de mañana y el 1 de enero estará cerrado.

Visita de Olentzero y Reyes Magos

Organizado por Zugaitza dantza taldea, y en colaboración con Itsasoko Ama, Olentzero visitará el 24 por la mañana la residencia Nuestra Señora de Begoña y por la tarde llegará a Santurtzi por mar, a las 18.00 horas, recibiendo a los y las txikis en la Cofradía de Pescadores hasta las 20.30 horas.

Por su parte, los Reyes Magos llegarán a las 18.00 horas el día 5 de enero, también por mar, donde recibirán, de manos de la alcaldesa, las llaves de Santurtzi. La cabalgata está prevista que comience a las 18.30 horas en el puerto, recorriendo las siguientes calles: Itsasalde, Vapor Habana, Las Viñas, Murrieta, Santa Eulalia, Jose Miguel de Barandiaran, rotonda de Kabiezes y bajada de nuevo hasta llegar al ayuntamiento. A las 20.00 horas, Sus Majestades recibirán en Casa Torre a los y las txikis a las 20.00 horas. En caso de que la climatología no lo permita, el recibimiento se mantendrá sin cabalgata previa.

Además, el lunes 3 de enero, el cartero real estará recogiendo cartas en Casa torre de 17.30 a 21.00 horas.

Santurtzi kirolak y Serantes Kultur Aretoa

Por su parte, también el Instituto Municipal de Deportes se suma, como en ediciones anteriores, con varias actividades durante el periodo navideño. Así, el 24 habrá una jornada recreativa con hinchables, mientras que el 18 habrá campeonato de Euskadi de tiro subacuático y un día después se pondrá el belén submarino por parte del Club Aketxe. El día 28 tendrán lugar el Trofeo Escolar y el Trofeo Federado de Natación, en la piscina familiar de Mikel Trueba

Además de toda la programación anterior, se sumarán en el Serantes Kultur Aretoa la audición de Navidad de la Escuela de Música, el 21 de diciembre, y el teatro infantil “Las cuatro estaciones ya no son lo que eran”, con música de Vivaldi y en formato comedia (10 euros), el 26 de diciembre. Además, “La granja de Zenón” llegará también al SKA el día 18 con sesiones a las 16.30 y 19.00 horas (22 euros; 20 para personas socias).

Más tarde, el 2 de enero se celebrará el Gran Concierto de Navidad a las 20.30 horas (8 euros) y el 4 de enero, “La Sirenita” (16/14 euros) ofrecerá dos pases, a las 17.00 y 19.00 horas.

Otras de las actividades programadas serán las visitas guiadas al Agurtza, los días 23, 26 30 de diciembre y 2, 7, 8 y 9 de enero, en horarios de 11.00 y de 12.30 horas. También en Santurtzi Itsas Museoa se podrá visitar el Belén instalado por la asociación Hasten, todos los días, excepto festivos, en horario de 10.00 a 15.00 horas, y quienes lo deseen podrán hacerse una foto con las banderas ganadas esta temporada por el Club de Remo Itsasoko Ama.

Por último, este viernes 17 se celebrará Oparien eguna, actividad presentada la pasada semana, con el fin de dinamizar el comercio local con música y sorteos, y el 31 de diciembre se celebrarán las campanadas txikis, a las 12.00 horas del mediodía con DJ Paco, organizado por Comercios Unidos.

“En definitiva, se trata de un programa elaborado entre un importante número de asociaciones, colectivos y organismos, por lo que hay que agradecer el trabajo conjunto de todos ellos, con el fin de mantener la magia durante estos días para los más txikis. Se trata de dar contenido cultural y mantener esta ilusión, aun sabiendo que iremos adaptando cuantas medidas sean necesarias para un correcto desarrollo de la programación y velando por la seguridad de cuantos acudan a los actos”, ha añadido Ortolatxipi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario