2022/07/29

Eman egin dira santurtziarrek euskara ikasteko eskatutako dirulaguntzak - Concedidas todas las ayudas solicitadas por santurtziarras para estudiar euskera



Santurtziko Udalak gure udalerrian euskara ikasten ari direnek eskatutako dirulaguntzak ebatzi ditu. Guztira, eskatutako baldintzak betetzen dituzten 51 herritarrek jasoko dituzte 2020-2021 ikasturtean egin zituzten ikastaroei dagozkien dirulaguntzak.

Guztira, 87 eskaera izapidetu dira. Horietatik 36k ez dituzte dirulaguntzak arautzen dituen ordenantzak eskatutako baldintzak betetzen, ez dutelako eskatutako dokumentazioa aurkeztu, eskatzen den gutxieneko asistentzia-maila bete ez dutelako (klase guztietatik % 80), edo gainfinantziazioa izan dutelako, horietako 26 lagunek dagoeneko eskuratuta baitzituzten HABEk ematen dituen dirulaguntzak.

9.178,36 euro eman dira guztira dirulaguntzetan, eta horrela bete da Euskararen Aholku Batzordean adostutako erabakia, non ezarritako helburua zera zen, ezarritako baldintzak betetzen zuen inor ez uztea euskara ikasteko dirulaguntzarik gabe. Horrez gain, oinarrietan ezarritako baremoen arabera baimendutako gehieneko zenbatekoa eman da kasu guztietan, hau da, matrikularen % 75, 10.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familia unitateen kasuetan.

Concedidas todas las ayudas solicitadas por santurtziarras para estudiar euskera

El Ayuntamiento de Santurtzi ha resuelto las ayudas solicitadas por parte de quienes estudian euskera en el municipio, habiendo otorgado un total de 51 ayudas a santurtziarras que cumplían los requisitos, para subvencionar los cursos llevados a cabo durante el periodo escolar 2020-2021.

En total, han sido 87 las solicitudes tramitadas, de las cuales, 36 personas no cumplían los requisitos exigidos por la ordenanza que regula estas prestaciones, bien debido a que no han presentado la documentación requerida, por no haber cumplido el requisito de asistir al mínimo de días exigido -el 80% del total-, o por sobrefinanciación, ya que 26 de estas personas ya habían recibido ayudas por parte de HABE.

El importe total de las ayudas concedidas ha sido de 9.178,36 euros, dando cumplimiento a lo acordado en el Consejo Asesor de Euskera, donde el objetivo marcado fue no dejar sin ayuda para estudiar euskera a ninguna persona que lo solicitara y que cumpliera los requisitos. Además, en todos los casos se ha concedido el máximo permitido según los baremos establecidos en las bases, alcanzando hasta el 75% de la matrícula, para ingresos en la unidad familiar de hasta 10.000 euros.

No hay comentarios:

Publicar un comentario