2012/05/31

Mintza Egunaren zazpigarren edizioa Santurtzin izango da larunbat honetan


Mintza Egunaren zazpigarren edizioa Santurtzin izango da 
larunbat honetan
       Lehendabiziko Mintza Eguna Iruñean izan zen (2006an), Donostian (2007an), Getxon (2008an), Gasteizen (2009an), Arrasaten (2010ean) eta Elizondon (2011n).

Euskara praktikatzea xede duten Berbalagun eta Mintzalagun egitasmoak martxan dituzten herrietako partaideen elkar ezagutzea da Mintza Egunaren helburua, eta aurten Santurtzin ospatuko da larunbat honetan, ekainaren 2an.

2006an egin zen lehendabiziko Mintza Eguna Iruñerrian. Ondoren, Donostia (2007),  Getxo (2008), Gasteiz  (2009), Arrasate (2010) eta  Elizondo (2011) izan dira  Mintza Eguna hartu duten herriak.

Aurten, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, AEK erakundea eta bertako Berbalagun egitasmoaren sustatzaileekin batera (Bai Esan euskara elkartea, eta Santurtziko euskaltegiak),  Santurtziko udalaren babes ekonomiko eta instituzionala jasota, Euskal Herriko berbalagun, solaslagun, mintzakide eta mintzalagun guztiak biltzeko jaia antolatu da Santurtzin. Izan ere, “herrian Berbalagun egitasmoaren kopuru polita biltzen dugu: 200 bat pertsona, 20 taldetan,  Euskal Herriko inportanteenatarikoa delarik”, esan du Cultura eta Euskara arloaren zinegotziak, Danel Bringasek.

“Primerako aukera da Mintzapraktika egitasmoaren tamaina ezagutzera emateko, parte hartzaileei egitasmo horren kide direla erakusteko, sentiarazteko eta gainerako herrietan mintzapraktika programak zabal daitezen animatzeko. Horretaz gain,  programen izaera ludikoa azpimarratuta, partaideei ikasturte bukaera goxoa eskaini nahi diegu”, gehitu du Bringasek. Bere partetik, AEK-ko Aitor Gorostizagak ere jendea animatu du parte hartzera larunbat honetako ekitaldian.
Egitaraua
-          11:00.- Santurtziko Kaian harrera eta hamaiketakoa (Santurtziko hainbat tabernaren laguntzarekin). Bihotz Gaztea kantu taldeak eta Mamarigako Kultur Etxeko bertsolariek eta txalapartariek ere parte hartuko dute.
-          12:00-13:30.- Bisita gidatua: Kaia – Sardinera – Mamariga – erdialdea. Santurtziko lau  berbalagunek egingo dute gidari lana, zonalde bakoitzari dagozkion azalpenak emanez.
-          12:00-13:30.- Santurtziko Parkean ume eta gurasolagunentzako jolasak (Eguraldi kaskarra izanez gero, Gernika Parkean izango da).
  -    13:30.- Kalejira-poteoa Maskarrada musika taldeak girotuta.
-          14:30.-  Lagunarteko bazkaria Gernika parkean (aldez aurretik izena emanda)
-          16:30.- Omendutako berbalagunei sari ematea eta Iratxe Ibarra eta Iñaki Apalategi bertsolarien saioa.
-   17:00.- Erromeria Gernika parkean Aldats musika taldeak girotua.
-    20:00.- Kantu-triki-poteoa Txitxarran, Dangiliske musika taldeak girotua.



La séptima edición de Mintza Eguna se celebrará este sábado en Santurtzi
       En ocasiones anteriores se ha celebrado en Iruñea (2006), Donostia (2007), Getxo (2008), Gasteiz (2009), Arrasate (2010) y Elizondo (2011).

El municipio de Santurtzi acogerá este próximo sábado, 2 de junio, la séptima edición de Mintza Eguna, un programa de celebración en el que tomarán parte los integrantes que participan en los diversos proyectos, como  Berbalagun o Mintzalagun, que se desarrollan en diferentes localidades para practicar el euskera.  Anteriormente, esta cita ha tenido lugar en Iruñea (2006), Donostia (2007), Getxo (2008), Gasteiz (2009), Arrasate (2010) y Elizondo (2011).

Este año, Topagunea–Federación de grupos de euskera- AEK y los promotores del programa Berbalagun en Santurtzi (Bai Esan euskara elkartea, los euskaltegis de Santurtziko), con el apoyo económico e institucional del Ayuntamiento de Santurtzi, han organizado una fiesta para reunir en esta localidad a berbalagunak de todos los rincones de Euskal Herria. No hay que olvidar que “el proyecto Berbalagun que se desarrolla en Santurtzi integra a cerca de  200 personas, distribuidas en 20 grupos, siendo uno de los mas importantes a nivel de participación”, tal y como ha recordado en rueda de prensa el concejal de Cultura y Euskera, Danel Bringas.

“Es una buena ocasión para das a conocer la dimensión del proyecto Mintzapraktika, demostrar y hacer sentir a los y las participantes que son parte de ese proyecto y animar a otras localidades para que se sumen al proyecto.  Además, dado el  carácter lúdico del programa, se ofrece a las personas implicadas una bonita manera de celebrar el fin de curso”, ha añadido Bringas. Por su parte, Aitor Gorostizaga, de AEK, ha animado a la gente a participar en este evento, a celebrar el sábado.

Programa
-          11:00.- Recibimiento en el Puerto de Santurtzi, con un hamaiketako (en colaboración con algunos establecimientos del municipio) y la participación de Bihotz Gaztea kantu taldea y los bertsolaris y txalapartaris de la Kultur Etxea de Mamariga.
-          12:00-13:30.- Visita guiada por el municipio: Puerto – Sardinera – Mamariga – Santurtzi centro. Los encargados de hacer de guías serán cuatro santurtziarras participantes en el programa Berbalagun.
-          12:00-13:30.-  En el Parque de Santurtzi, juegos infantiles (en caso de mal tiempo se harán en el parque Gernika).
-          13:30.- Kalejira-poteoa Maskarrada con el grupo Maskarrada.
-          14:30.-  Comida popular en el parque Gernika (con inscripción previa)
-          16:30.- Entrega de premios a participantes en el proyecto Berbalagun con la colaboración de los bertsolaris Iratxe Ibarra e Iñaki Apalategi.
-   17:00.- Romería en el parque Gernika con el grupo Aldats.
-    20:00.- Kantu-triki-poteoa  por la Txitxarra,  con el grupo Dangiliske.

No hay comentarios:

Publicar un comentario