2021/05/27

SANTURTZIKO BERBALAGUN. UDAN ERE, EUSKARAZ SEGURU!



SANTURTZIKO BERBALAGUN. UDAN ERE, EUSKARAZ SEGURU!

Apurka-apurka ikasturtea amaitzen ari zaigu, eta horrekin batera berbalagun taldeek ere oporrak hartuko dituzte. Urte berezia izan da, guztion bizitzak hankaz gora jarri dituena, baina birusak ez du lortu Berbalagun proiektuaren 12. edizio hau isiltzerik. Egoera berezia bai, baina berbalagunek, nekeetan irria ezpainetan, aurre egin diote eta ez dute euskaraz praktikatu eta bizitzeko aukera galdu.

Oporrak bai, baina iaz pandemiak hautsitako ohiturari jarraiki, udan ere herriko euskaldunek praktikatzeko, elkar ezagutzeko eta euskaraz bizitzeko urratsak egiten jarraitzeko aukera izango dute Udako Berbalagun taldeetan. Talde hauek, ohiko moduan, astean ordubetez elkartuko dira mintzapraktika egiteko, beraiek adostutako toki eta ordutegian.

Taldeek eurek erabaki dezakete zertarako elkartu: izan daiteke goizean kafe bana hartzeko edo arratsaldean pote bana hartzeko, baina erabaki dezakete paseoan joateko elkartzea edo astearen arabera bata ala bestea egitea. Hori bai, ezin da ahaztu oraindik ere oso egoera berezian gaudela. Hori dela eta, berbalagun taldeetan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartzen ari gara, eta udako taldeetan ere hala izango da.

Izena eman edo informazioa

Talde hauetan izena emateko azken eguna ekainaren 11 izango da. Whatsapp bidez jar zaitezke harremanetan, 678 422 573 telefonoan; edo ezkerraldea@aek.eus e-postara mezua idatziz.

Parte hartzea dohainik da eta berbalagunek hainbat abantaila eskuratuko dituzte: harpidetzetarako deskontuak, zozketak, sariak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario