2022/05/28

Santurtziko emakumezkoen futbolaren omenezko partida - Partido homenaje al fútbol femenino santurtziarra



Jon Koldo Fernández García de Iturrospe (goian bego) bertako ikertzaileak gure herriaren memoria historikoa berreskuratzeko egindako lan bikainari esker, gaur egun badakigu 1922an Sparta Club izan zela herriko emakumezkoen lehen futbol taldea.

Urteurrena ospatzeko, HASTEN elkarte soziokulturalak “Santurtziko emakumezkoen futbolaren omenezko partida” antolatu du, herriko 4 futbol taldeen laguntzarekin (C.D. Santurtzi, Dínamo de San Juan C.F., Gazteak C.F. eta Peña Athletic de Santurtzi C.F.) eta Santurtziko Udalaren babesarekin. Ekitaldi hunkigarri hori ekainaren 4an egingo da, 17: 30ean, San Jorge futbol-zelaian. Egun horretan, Sparta Clubak (duela gutxi ligako txapelduna izan den Santurtziko Peña Athleticeko emakumezkoen senior taldeak ordezkatuta) emakumezko beteranoen Athletic Cluben aurka jokatuko du, gure emakumezkoen futbolari omenaldia egin nahi dion partida batean.

Topaketaren aurretik, Charly Urbina marrazkilariak sortutako "Gure Neska" sariak banatuko dira. Sari horiek Aurelio Artetaren "Idilio en los Campos de Sport" obran inspiratuta daude, zeinean Bilboko artistak Rafael Moreno «Pitxitxi» Athleticeko jokalari mitikoa Avelina Rodriguez emaztegaiarekin betiko utzi baitzigun. Charly Urbinak, emakumea ahalduntzeko asmoz, bere obran trukatu ditu paperak, eta Eba Ferreirak (gure emakumezkoen futbolaren benetako mitoa) Pitxitxi ospetsuaren lekua hartu du.

Gracias al fantástico trabajo realizado por el investigador local Jon Koldo Fernández García de Iturrospe (goian bego), en su intensa labor por la recuperación de la memoria histórica de nuestro pueblo, conocemos hoy que en el año 1922 el Sparta Club constituyó el primer equipo de fútbol femenino de la localidad.

Para celebrar dicha efeméride, la asociación sociocultural HASTEN, con la colaboración de los 4 clubes de fútbol locales (C.D. Santurtzi, Dínamo de San Juan C.F., Gazteak C.F. y Peña Athletic de Santurtzi C.F.) y el patrocinio del Ayuntamiento de Santurtzi, organiza el “Partido homenaje al fútbol femenino santurtziarra”. La fecha seleccionada para la realización de tan emotivo acto, es el próximo 4 de junio a las 17:30 h en el campo de San Jorge. Ese día, el Sparta Club (representado para la ocasión por el, recientemente campeón de liga, equipo senior femenino del Peña Athletic de Santurtzi) se enfrentará al Athletic Club de veteranas, en un partido que busca rendir homenaje a nuestro fútbol femenino.

Previo a la disputa del encuentro, se hará entrega de los galardones “Gure Neska” creación del dibujante Charly Urbina. Inspirados en la obra “Idilio en los Campos de Sport” de Aurelio Arteta, donde el artista bilbaíno inmortalizó al mítico jugador del Athletic, Rafael Moreno “Pitxitxi”, junto a su futura esposa, Avelina Rodríguez. Con el deseo de empoderamiento a la mujer, Charly Urbina, ha invertido los papeles en su obra ,ocupando en ella Eba Ferreira (auténtica leyenda de nuestro fútbol femenino) el lugar del legendario Pitxitxi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario