2017/11/27

Santurtziko berbalagunene 17-18 ikasturtea abian!




Berbalagun-egitasmoak, hainbat jarduera, ekimen antolatuz eta sortuz, euskara sustatzen du,  praktikatzeko, euskaraz bizi ahal izateko aukera eskaintzen dielako bertako euskaldunei. Gaur egun, proiektua oso ezaguna da herrian (laster 10 urte beteko ditu). Tresna lagungarria da eta batzuetan ezinbestekoa, euskaraz aritu ahal izateko; izan ere, hainbatek ez daukate norekin hitz egin. Berbalagun-taldeei esker, erabilera normalizatzen da.

Proiektuaren jarduerak askotarikoak dira: tailerrak, irteerak, hitzaldiak, ikastaroak, kontzertu-emanaldiak... Aniztasun hori taldeetan ere badago, ohikoez gain, beste hainbat dagoelako: Irakurzale kluba, Gurasolagun, Mendilagun eta Kantulagun. Denek helburu bakarra daukate: euren zaletasuna euskaraz egitea. Gurasolagunen kasuan transmisioa da xedea.

Elkarlanean oinarritzen da eta Santurtzin honako eragileak ditugu: AEK, Udal Euskaltegia eta Udala. Horrez gain, herriko zenbait elkartek antolatzen dituzten euskarazko ekintzak ere Berbalagunen agendan jasotzen dira; horrela, herritarrek badute une oro eskura euskara.

Santurtziko herritarrak parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Euskara gustuko baduzue, praktikatu edota hobetu nahi baduzue, ondo jakin arren, ikasi eta berba egin nahi duenari lagundu nahi badiozue, zatozte Berbalagunera eta ezagutu herriko euskaldunak!

Izena emateko:
678 422 573

No hay comentarios:

Publicar un comentario