2021/09/22

Santurtzik bat egin du Ondarearen Europako Jardunaldien aurtengo edizioarekin - Santurtzi se suma a una nueva edición de las Jornadas Europeas de Patrimonio



Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldiei ekingo die berriro ere. Jardunaldiak Europako Kontseiluak programatzen ditu Europar Batasunarekin lankidetzan, Kultura Ondarearen gaineko sentsibilizazioa sustatu nahian. Bizkaian Foru Aldundiak koordinatzen ditu 53 udalerriren laguntzaz. Aurtengo edizioan 214 ekitaldi antolatu dira, tartean Santurtzin egingo diren jarduerak.

Honako edizio honek ondare irisgarria eta esklusiboa izango du ardatz “Guztion ondarea, denok parte” lelopean, non Santurtzik Turismo eta Emakume eta Berdintasunaren arloen bidez parte hartuko duen. Horrela, honako ekitaldi hauek programatu ditugu herrian:

Museoaren bisita antzeztua (urriaren 23an)

Gehienez 9 lagun txanda bakoitzeko

Hiru saio: 11.00etan,12.00etan eta 13.00etan

Arrain-enkate antzeztua (urriaren 30ean)

Gehienez 30 lagun

Saio bakarra 12:00etan (zeinuen hizkuntzan ere bai)

Kanpaina honek gizartean dagoen aniztasuna ez ezik, kultura-ondarera iristeko erraztasuna eta hura denon eskura egotearen garrantzia nabarmendu nahi ditu.

Ekitaldietan parte hartzeko turismo-bulegora jo beharko da. Izena aurrez-aurre, 94 483 94 94 telefono-zenbakira deituz edo turismo@santurtzi helbide elektronikora mezua bidaliz eman ahal izango da.

Santurtzi se suma a una nueva edición de las Jornadas Europeas de Patrimonio

Bizkaia vuelve a poner en la agenda una nueva edición las Jornadas Europeas del Patrimonio, un programa de sensibilización sobre el Patrimonio Cultural, promovido por el Consejo de Europa en colaboración con la Unión Europea y que en Bizkaia es coordinada por la Diputación Foral con la colaboración de 53 municipios y 214 eventos organizados, entre los cuales se encuentran actividades en Santurtzi.

La presente edición, que se centra en el patrimonio accesible e inclusivo, bajo el título de “Guztion ondarea, denok parte”, Santurtzi participa, a través de las áreas de Turismo y Mujer e Igualdad, con la siguientes actividades programadas:

Teatralización visita al museo (23 de octubre)

Aforo para 9 personas en cada tanda

Pase a las 11.00,12.00 y 13.00

Teatralización subasta de pescado (30 de octubre)

Aforo 30 personas

Único pase a las 12.00 horas, con lengua de signos

Esta campaña pretende poner en valor la diversidad de la sociedad y el acceso y disfrute del patrimonio cultural de todas las personas.

Las personas que deseen inscribirse en cualquiera de las actividades mencionadas, ambas gratuitas, pueden hacerlo en la propia oficina, llamando al 94 483 94 94 o enviando un mail a turismo@santurtzi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario