2021/03/05

Santurtzik aitorpena egin die herriko idazleei, kale batzuetan literatura-aipuak margotuta - Santurtzi reconoce a autores santurtziarras mediante citas literarias pintadas en varias calles



Santurtziko Udalak “Inspirarte” ekimenarekin egin du bat, euskal kultura eta literatura ikusgarritasuna emateko. Beste udalerri batzuetan izandako harrera ona ikusirik, Santurtzik bat egin du gaurtik aurrera, osteguna, eta 3 literatura-aipu pintatuko ditu kaleetako lurrean

Oraingo honetan, honako hauek dira aukeratutako aipuak:

Roberto Mosoren “Santurtzitik Bilbora non ibiltzen ziren lehenengo sardinerak.” (“Iñaki ze urrun dagon Kamerun”)

Garazi Albizuaren “Dena delakoa, Izadian beldurra, sufrimendua, arriskua eta gorrotoa bizi dira. Horien umeak gara,” (“Izadia, Ahire munduak”).

Andolin Eguzkitzaren “Ni neu eta hemen gauden gehienok sortzen ikusi gaituen herria, ni neu eta berton gauden gehienok egin gaituen herria.” (“Katea ez da eten”).

Itsazain Ortolatxipi Kultura eta Euskara zinegotziaren hitzetan “Ane Sagredo, Mariana Fdez. De Nograro, Nacho Almendariz eta Amets Agirrebengoa gazteek egindako ekimen horren helburua Bizkaiko kaleak, eta gure kasuan, Santurtzikoak, literatura-aipuez betetzea da, tokiko literatura eta kultura bultzatzeko, Euskal Herriko idazleei ikusgarritasuna emanez eguneroko inguru erakargarrian”.

“Santurtzin zorionekoak gara herriko idazle handiak ditugulako, eta indar hori baliatu behar dugu euskal literatura aldarrikatzeko, bai eta gure idazleak ere”, gaineratu du.

Ekimenaren sustatzaileek azaldu duten bezala, esaldi horiek eta idazlearen izenek QR kodea dute, proiektuaren webgunera (inspirarte.eus) eramaten gaituena. Web orri horretan, informazio osagarria dago irakurgai, hala nola, aipuaren jatorria edo idazlearen biografia. Gainera, Bizkaiko mapa osoa ikusi ahal da, Inspirarte ekimenaren esaldiak non dauden jakiteko.

Aurten, Bizkaian 30 esaldi baino gehiago pintatzea aurreikusi dute gazte horiek, eta herritarrak parte-hartzera gonbidatu nahi dituzte, webgunean eta sare sozialetan dagoen literatura-ibilbidera egiteko. (@inspirartebizkaia).

Santurtzi reconoce a autores santurtziarras mediante citas literarias pintadas en varias calles

El Ayuntamiento de Santurtzi se suma a la iniciativa “Inspirarte” para visibilizar la cultura y literatura vasca. Tras la buena acogida de este proyecto en otros municipios, Santurtzi se suma desde hoy jueves a la misma, contando en sus calles con tres 3 citas literarias pintadas en el suelo transitable de sus calles.

En esta ocasión, las citas escogidas han sido las siguientes:

“Santurtzitik Bilbora non ibiltzen ziren lehenengo sardinerak.”, de Roberto Moso (“Iñaki ze urrun dagon Kamerun”)

“Dena delakoa, Izadian beldurra, sufrimendua, arriskua eta gorrotoa bizi dira. Horien umeak gara,”, de Garazi Albizua (“Izadia, Ahire munduak”).

“Ni neu eta hemen gauden gehienok sortzen ikusi gaituen herria, ni neu eta berton gauden gehienok egin gaituen herria.”, de Andolin Eguzkitza (“Katea ez da eten”).

En palabras del concejal de Cultura y Euskera, Itsazain Ortolatxipi, “el objetivo de esta iniciativa llevada a cabo por los jóvenes Ane Sagredo, Mariana Fdez. de Nograro, Nacho Almendariz y Amets Agirrebengoa, es llenar las calles de Bizkaia, y en nuestro caso, de Santurtzi, con citas literarias para impulsar la literatura y cultura local, dando visibilidad a los autores y autoras de Euskal Herria en un entorno más cotidiano y atractivo”.

“En Santurtzi contamos con la enorme suerte de tener grandes autores y autoras del pueblo y tenemos que aprovechar este potencial para reivindicar la literatura vasca, pero también a nuestros propios autores y autoras”, ha añadido.

Tal y como los propios impulsores de esta iniciativa han explicado, esta frase, además del nombre y el autor o autora de la obra, cuenta con un código QR que dirige a la página web del proyecto (inspirarte.eus), en la que se podrá leer información adicional como el origen de la cita o la biografía del autor. Además, podrán ver el mapa completo de Bizkaia donde indica en qué más puntos se pueden encontrar las frases de Inspirarte.

De cara a este año, este grupo de jóvenes tiene previsto pintar más de 30 frases alrededor de Bizkaia, y animan a la ciudadanía a participar y seguir el recorrido literario que pueden encontrar en su web y redes sociales (@inspirartebizkaia).

No hay comentarios:

Publicar un comentario